Irisgarritasun fisikoa hobetzeko neurri berriak

2021/08/02
Zumalakarregi Museotik irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko hartu dugun konpromisoan, etengabe lan egiten dugu pertsona guztiei sarbidea eta parte-hartze kulturala errazteko

Gure irisgarritasun-planari jarraituz, begizta magnetiko bat ipini dugu harrera-mahaian, audifonoaren edo koklea-inplantearen erabiltzaileen esperientzia hobetzeko.
Gainera, abuztu honetatik aurrera, behar duten erabiltzaileen eskura jartzen dugu banakako erabilera duten begizta magnetikoen mailegua, bisita gidatuaren kalitatea hobetzeko.

Museoko harreran irisgarritasun-kit berri bat ere badago, ikusteko edo motrizitate fineko zailtasunak dituzten pertsonei irakurketa eta idazketa errazteko hainbat laguntza tekniko biltzen dituena.

Zumalakarregiko Irisgarritasun Planak neurrien ezarpen progresiboa barne hartzen du eta web orrian kontsulta daiteke. 

Irisgarritasun fisikoa hobetzeko neurri berriak

Begizta magnetikoa museoko harrera mahaiean kokatua