Ireki dugu "mapping album" proiektuan parte hartzeko ARGAZKI LEHIAKETA

2017/08/04
Atzo eta gaurko euskal paisaia parekatzen duen "mapping album" elkarlanean egindako proiektu digitalari hasiera emateko, Zumalakarregi Museoak argazki lehiaketa berezia antolatu du. Izan ere, "XIX. mendeko albuma" webgunean jatorri duten irudiak oinarritzat hartuz, parte hartzaileei ikuspegi bereko egungo argazkia egitea proposatzen diegu. Gainera hautatuko ditugun argazkiak "mapping album" proiektuan argitaratzeaz gain, museoan urrian egingo den erakusketan parte hartzeko aukera izango dute.

XIX. mendeko paisaia egungoarekin parekatzea da "mapping album" proiektu digitalaren helburua.

Zarautz

Zarautz. George Carpenter - Fermin Etxeberria.

Horretarako, Luis Luziano Bonapartek Londresen 1863ean argitaratu zuen Euskal Herriko mapa oinarri, hainbat udalerriren grabatuak kokatu ditugu bertan, jendeari egungo argazkiak egin ditzan eskatuz.

 mapping album

Batzuetan zenbait argazkilariren laguntza izan dugu, eredu bezala proiektuaren nondik norakoa adierazte arren. Hauek mapan kolore berdea hartzen dute.

Portugalete

Portugalete. E. Tilly - Naroa Hernansanz.

Dena den, orain arte argitaratutako argazkiak hobetzea nahi duenak badu bere aukera "mapping album" proiektuan parte hartuz.

Hernani

 Hernani. Thomas Lyde Hornbrook - Alberto Elosegi

Aurrez egungo argazkirik ez duten estanpak gorriz markatuta daude mapan eta zure argazkiaren zain daude.

Proiektuak elkarlanean garatzeko asmoa du, irekia da eta etengabe eraikiz joango da, baina bultzatzeko asmoz sari ederrez hornitutako argazki lehiaketa antolatu dugu.

Anima zaitez "mapping album" proiektuan parte hartzera!!!