Iraila museoan

2024/09/30
Zumalakarregi Museoak egitarau anitza izan du hilabete honetan, honen helburua "Carliscaturas" aldi baterako erakusketaren edukiak publiko ezberdinei zabaltzea izanik.

Museoak udaren ostean ekin dio berriro bere jarduera sortari.

Irailean "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" egitarauari jarraia eman genion Mikel Alberdiren "Prentsa satirikoa XIX. mendean" solasaldiarekin. 

Mikel Alberdiren solasaldia

Garaiko testuinguru politikoa ezagutzen prentsa satirikoa aztertuz

Bertan Alberdik Zumalakarregi museoko bildumaren hainbat irudi eredutzat hartuta garaiko egoera azaldu zuen.

Solasaldian

Mikel Alberdi, Zumalakarregi museoko artxibo arduraduna, solasaldia bideratzen 

Solasaldia osorik gure Youtubeko kanalean ikus daiteke:

Irailean, halaber, Museoak Familia Tailerrak 2024-2025 ikasturteari hasiera eman dio, "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" erakusketan jorratzen diren edukiak haurrei hurbilduz.

Haurrak erakusketa gelan

Haurrak Carliscaturas erakusketan

"Karikaturen sekretuak aurkitzen" tailerra ibilbide didaktiko baten bidez garatu zen. Ibilbide horretan, Mikaela Zumalakarregi Ollok, Tomas Zumalakarregi eta Pancracia Olloren alabarik gazteena, tailerra gidatu zuen. 

Mikaela

Mikaelak hainbat ariketak proposatu zituen, erakusketan azaldutako karikaturen atzean dauden istorioak ezagutzeko. Horretarako karikaturetan azaltzen ziren pertsonaiak aztertu behar zituzten Mikaelak emandako gakoak jarraituz.

Haurrak tailerran

Haurrak tailerran 

Azkenik, ohi den bezala, Zumalakarregi museoak, Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean, Ormaiztegiko San Migeletan ospatzen den Patata tortilla txapelketan parte hartu zuen. 

Ormaiztegiko Patata tortila lehiaketa

Ormaiztegiko patata tortila lehiaketaren giroa

Zumalakarregi museoak txapelketako epaimahailan parte hartzen du eta beste epaimahailekin lehiaketaren patata tortillarik hoberena hautatzen dute.

Epaimahaila

Aurtengo epaimahaila

Urtero bezala irabazlen saria Tomas Zumalakarregi patata tortila egiten irudiarekin egindako mantalak dira. 

Mantalaren logoa

Ormaiztegiko XVI. San Migel Patata Tortilla txapelketaren Tomas Zumalakarregi sariaren irabazleak Itsasne Arangoa eta Garat Berasategi izan dira.

Irabazleak

Lurdes Azpiazu (Zumalakarregi museoko koordinatzailea), Garat Berasategi eta Itsasne Arangoa (txapelketaren irabazleak), Mari Jose Ruiz de Zuazu (Berdintasun zinegotzia) eta Agustin Galabide (Kultur zinegotzia)

Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu: 

Eskerrik asko gure irailean parte hartu duzuen guztioi!