Iraila museoan
Museoak udaren ostean ekin dio berriro bere jarduera sortari.
Irailean "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" egitarauari jarraia eman genion Mikel Alberdiren "Prentsa satirikoa XIX. mendean" solasaldiarekin.
Garaiko testuinguru politikoa ezagutzen prentsa satirikoa aztertuz
Bertan Alberdik Zumalakarregi museoko bildumaren hainbat irudi eredutzat hartuta garaiko egoera azaldu zuen.
Mikel Alberdi, Zumalakarregi museoko artxibo arduraduna, solasaldia bideratzen
Solasaldia osorik gure Youtubeko kanalean ikus daiteke:
Irailean, halaber, Museoak Familia Tailerrak 2024-2025 ikasturteari hasiera eman dio, "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" erakusketan jorratzen diren edukiak haurrei hurbilduz.
Haurrak Carliscaturas erakusketan
"Karikaturen sekretuak aurkitzen" tailerra ibilbide didaktiko baten bidez garatu zen. Ibilbide horretan, Mikaela Zumalakarregi Ollok, Tomas Zumalakarregi eta Pancracia Olloren alabarik gazteena, tailerra gidatu zuen.
Mikaelak hainbat ariketak proposatu zituen, erakusketan azaldutako karikaturen atzean dauden istorioak ezagutzeko. Horretarako karikaturetan azaltzen ziren pertsonaiak aztertu behar zituzten Mikaelak emandako gakoak jarraituz.
Haurrak tailerran
Azkenik, ohi den bezala, Zumalakarregi museoak, Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean, Ormaiztegiko San Migeletan ospatzen den Patata tortilla txapelketan parte hartu zuen.
Ormaiztegiko patata tortila lehiaketaren giroa
Zumalakarregi museoak txapelketako epaimahailan parte hartzen du eta beste epaimahailekin lehiaketaren patata tortillarik hoberena hautatzen dute.
Aurtengo epaimahaila
Urtero bezala irabazlen saria Tomas Zumalakarregi patata tortila egiten irudiarekin egindako mantalak dira.
Ormaiztegiko XVI. San Migel Patata Tortilla txapelketaren Tomas Zumalakarregi sariaren irabazleak Itsasne Arangoa eta Garat Berasategi izan dira.
Lurdes Azpiazu (Zumalakarregi museoko koordinatzailea), Garat Berasategi eta Itsasne Arangoa (txapelketaren irabazleak), Mari Jose Ruiz de Zuazu (Berdintasun zinegotzia) eta Agustin Galabide (Kultur zinegotzia)
Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu: