Iparragirre eta Gernikako arbola
Zumalakarregi museoan hasieratik aipatu dugu Jose Mari Iparragirre bertan lantzen dugun historiaguneko pertsonai nagusia delako. Arestian aipatzen genuen bere mendeurrenaren inguruan antolatu ditugun ekintzak.
Bere kantu famatuenaren eragina adierazten duen gertakaria Donostian gertatu zen 1893ko udan. Gamazada deituriko foru aldarrikapenaren ondorengo giroan, Bulebarrean jotzen ari zen musika bandari jendeak "Gernikako arbola" kantua jo zezan eskatu zion eta zuzendariak uko egin zion eskaerari.
Antonio Lecuona. "Retrato de Iparraguirre". Urretxuko udala.
Ondoren sortutako iskanbilan, jendeak Mateo Sagasta gobernu buruak ostatu hartzen zuen Londres hotela erasotu zuen harrika.
Garaiko prentsa satirikoak jaso zuten gertakizuna. Don Quijote. 1893.
Sagasta babestera joandako guardia zibilaren errepresioak hiru hildako eragin zituen manifestarien artean. Ondorioz sortutako manifestaldiak hiru egunez luzatu ziren Gipuzkoako hiriburuan. Gatazka ordenu publikoaz herri komisio bat arduratu eta guardia zibilak erretiratu arte ez zen bukatu. Gau hartan, jende guztia zutik eta txapelak eskutan, “Gernikako arbola” kantatu zuten Bulebarrean.
La Ilustración Española y Americana aldizkariak honela jaso zuen 1893ko abuztuak 30ean gertatutakoa.
Gertakizunak soka luzea izan zuen Sagastaren aurkako prentsan. Don Quijote. 1893.
Honela jaso zuen aldizkari honek "aleluya" formatoan:
Hemen, berriz. La Ilustración Española aldizkariak eskainitako irudi grafiko osoa:
Dena den, gertatutakoak "Gernikako arbola" kantuaren indarra adierazten du, Donostiarrak gobernuburuari ostatu ematen zion eraikina erasotzera eramateraino.
Besteak beste, Atlantikoaren bestaldean kantuak izan duen eraginari buruzko lana Alberto Irigoyenen, idazle uruguaiarra, eskutik datorkigu.