"Industria paisaia" proiektua zabaltzen.

2022/03/31
Zumalakarregi Museoak 2016.ean “Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat” erakusketa antolatu ostean, herri honetako iragan industrialaren memoria bilketa proiektua hasi zuen «Industria Paisaia» plataforma sortuz. Oraingoan Angel Pelaez eta Marisol Arregi elkarrizketatu ditugu.

Industria Paisaia” plataformak eduki aunitz jasotzen ditu. Batetik “Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat” aldi baterako erakusketaren edukiak, honen inguruan antolatutako jarduerak eta aurrez Ormaiztegiko industriaren historia aztertzen duten ikerketak. Bestetik, herriko industria garapenaren historia osatzen duten hainbat protagonistekin egin ditugun elkarrizketak.

Orain aurkezten duguna sail honi gehitu diogun azken elkarrizketa da, Angel Pelaez eta Marisol Arregiri egin dieguna. Ángel Peláez Cervera del Río Alhaman (Errioxa) jaioa, 18 urterekin Ordiziara joan zen bizitzera, eta bere lan-ibilbide luzea industria-proiektu ugariri lotuta egon zen. Zehazki, Ormaiztegin, José María Lasa enpresarekin, administrazio-buru gisa, eta Fundiciones y Laminaciones Irizar enpresako bazkide kudeatzaile gisa. Krisi ekonomiko gogorren eta garai hartan bizi izandako egoera politiko korapilatsuaren lekuko dugu.

"Industria paisaia" proiektuaren "Elkarrizketak" saila

Marisol Arregi Legorretan jaioa, gaztea zela Ordiziara joan zen bizitzera. 1966an Ángel Peláezekin ezkondu zen eta bost seme-alaba zituen familia osatu zuten. Ordizian eta Beasainen bizi ondoren, Hondarribira joan ziren bizitzera eta 43 urterekin, estetikaren inguruko ikasketak egin ondoren familia-ekonomiari eusten lagundu zion.

Hona hemen Ormaiztegiko industria garapenaren beste kapitulu bat.

"Industria paisaia" proiektua zabaltzen.

Angel Pelaez eta Marisol Arregi