"Inbasio napoleonikoak" erakusketa berria abian Zumalakarregi Museoaren eskutik
Inbasio luzea jasan zuten XIX. mende hasierako gipuzkoarrek. Donostiako hondamendiaren bigarren mendeurrena gogoratzen dugun honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde osoari begira antolatutako erakusketa baten beharra ikusi du eta Zumalakarregi Museoaren ardurapean jarri du.
Erakusketa bi ardatz nagusiren inguruan antolatuta dago. Lehena Gipuzkoa armada guztien derrigorrezko pasabide izateak biztanlegoarentzat suposatzen duena, milaka eta milaka sodaduren hornitzaile izatea eta guzti horiei ostatu eman beharra. Bestea, gerrilari eta frantsestuen fenomenoa, alegia inbasoreen aurka borrokan altxatu zirenak eta frantsesen alde jarri eta haiekin kolaboratu zutenena.
L.A. BACLER d'ALBE. "L'assassinat"
Gerraren eragin zuzena Gipuzkoara 1813ko udan iritsi zen, Gasteizko batailaren ostean, armada frantsesak erretretan aliatuei aurre egin zienean, Tolosan, Donostian eta Irunen nagusiki. Izan ere, 1813ko abuztuak 31.ean, Donostian hondamendia gertatzen ari zenean, Irunen Napoleonen xedeentzako garrantzitsua zen beste borroka jazo zen, San Martzialgo bataila.
BATCHELAR. Irudi honek Donostia eta Irungo batailak batera irudikatzen ditu.
Erakusketak eskeintzen dituenen artean aipagarria da, besteak beste, Donostian eta Tolosan egindako indusketetan jasotako materiala biltzen duen bitrina, frantsesen ospitale izandako guneetan bilduak. Azkenik, Vuk Jevremovic eta Edu Elosegik egindako animazioa eta Xabier Erkiziak moldatutako soinua duen ikus-entzunezkoak osatzen du erakusketa.
France Militaire. Garde Imperiale. Hussards.
Anima zaitezte bisitatzera.