Inauguratu dugu erakusketa berria. Zatoz nahi duzunean.

2016/06/10
Atzo arratsaldean inauguratu genuen "1839 Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketa berria.

"1839 Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" , ikerketa-kasu bat da, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua programako Bake-ituna proiektukoa, eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan egongo da ikusgai ekainaren 9tik abuztuaren 23ra.

Bisita gidatu bereziak eskainiko dira ostiralero 12:00etan Mikel Alberdi komisarioaren eskutik.

Inaugurazio ekitaldiko argazki gehiago ikusteko, klikatu hemen.