Ikerketa lan berri bat gurean
Roman Garridok aurrez eginak ditu ekarpenak gure Artxibo digitaleko "Azterketak" sailean. Oraingoan Jorge Bessiéres militar frantsesari buruzkoa eskaintzen digu.
Jorge Bessières.
Abenturazale moldakaitza, Napoleonen alde borrokatzetik espainiar absolutisten buruzagi militar izatera iritsi zen. Pio Barojaren nobeletako pertsonaia ere izan genuen, honek Eugenio Aviranetari eskaini zion eleberri sailaren ale batean, Con la pluma y con el sable deitutakoan alegia. Garridok idatzi honetan bere legenda beltza zabaldu zuen gertakaria aztertzen du, San Luisen Ehun Mila Semeen abanguardia bezala bere Madrilerako sarrera saiakera.
Zumalakarregi Museoaren hainbat argitalpen.
Bestalde, webgune honetako "Argitalpenak" sailean zuen eskura jarri ditugu Museoaren hasierako argitalpenak. Hona hemen zerrenda:
· Museoaren katalogoa
· Azterketa Historikoak I
· Azterketa Historikoak II
· Azterketa Historikoak III
· Azterketa Historikoak IV
· Azterketa Historikoak V
· Azterketa Historikoak VI
· Azterketa Historikoak VII
· "Dilijentzia: Bidea... abentura zenean" erakusketaren katalogoa
· "Ilunari aurre" erakusketaren katalogoa
· "Esploratzaileak XIX. mendean: Le Tour du Monde" erakusketaren katalogoa
· "XIX. mendea karikaturetan: Umorea, distortsioa eta kritika soziala" erakusketaren katalogoa
· "Mugako nire lagunei: Ipar Euskal Herria karlistadetan 1833-1876" erakusketaren katalogoa
Zumalakarregi Museoaren ahalegina zuen interesak asetzeko lagungarri izatea espero dugu. Disfrutatu!