II. Munduko sukaldeak

2020/03/05
Kultura, jakintza eta mahaia elkarbanatzeko aukera paregabea izan genuen jardunaldia.

Migrazioak proiektuaren barnean 2019an martxan jarri zen proiektu sozialarekin jarraituz, Munduko sukaldeak jardueraren bigarren edizioa ospatu dugu. Igande honetan ospatu dugun kurtso topaketa honetan nazionalitate ezberdinetako sukaldeak ezagutu ahal izan genituen. 

 Cardel cocinas del mundo I 2020

Ormaiztegiko Barduliarrak elkartean 11:00etan eman genion hasiera jarduerari. Giro eder eta lagunkoian lehen platerak prestatzeari ekin genion, sukaldeko su guztiak eta hainbat labe ere erabiliaz. Fatiha, marrokiarrak, aran eta haragizko tajina egiteko bere jakinduria elkarbanatu zuen parte hartzaileekin. 

Cardel cocinas del mundo II 2020

Plater eder honen osagai eta espezie ugariren zein prestaketak duen lanaren arreta osoa eskuratu zuen sukaldariak. 

 Cardel cocinas del mundo III 2020

Jarraian, Zahrak, marrokiarra baita, arrai -dorada kasu honetan- tajina prestatu zuen garaiko barazki ugarirekin. 

 Cardel cocinas del mundo IV 2020

Yenny, bolibiarrak, salteña eder batzuen prestaketa aurkeztu zigun. Bolibiako enpanada tipiko hauek, oilasko haragiz, barazki eta espeziez beteak izaten dira.   

 Cardel cocinas del mundo V 2020

Ikastaro topaketa honen hirugarren zatia, Orbelak aurkeztu zigun, jatorri portugaldarra duen postre tipiko batekin: natazko pasteltxoak edo “Pasteís de Belém”. 

 Cardel cocinas del mundo VI 2020

Ordubatak eta erdi aldera, aurreikusia zegoen moduan, sukaldatutako plater zoragarri hauek dastaketari hasiera eman genion. Kultura, jakintza eta mahaia elkarbanatzeko aukera paregabea izan genuen jardunaldia. 

 Cardel cocinas del mundo VII 2020

 

Cardel cocinas del mundo VIII 2020