Ibilbide, tailer eta maleta didaktiko berriak 2017-2018ko Hezkuntza Programan

2017/06/27
2017-2018 ikasturterako Zumalakarregi Museoak hezkuntza programa berria prestatu du. Proposamen hau eskola kurrikulumaren edukien osagarria izan nahi da eta XIX. mendera hurbiltzeko proposamen ludiko eta hezigarria egiten du, gaur egungo gizartea ulertzeko funtsezkoa dena.

2017-2018 ikasturterako Zumalakarregi Museoak prestatutako Hezkuntza Programa hezkuntza maila desberdinei zuzenduta dago, hain zuzen ere, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Dibertsifikazioa eta Helduen Hezkuntzari.

Eskaintzen ditugun ibilbide tematiko desberdinak kontzeptu, ideia eta balore unibertsalei buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen dute, eta aldi berean, garai honen gakoak ulertzen eta pentsamendu kritikoa eta deduktiboa garatzen laguntzen dute, edozein garai historiko ulertzeko beharrezkoak direnak.

Hurrengo ikasturterako ibilbide didaktikoez gain, "Gure ondarea" tailerra eta "Feillet ahizpen maleta didaktikoa" eskaintzen dugu nobedade bezala.

Gainera, Igartubeiti Baserri Museoarekin batera ibilbidea ere eskaintzen dugu, bi museo hauen bisita gidatuen bitartez, Euskal Herriko historian XVI. mendetik XIX.menderako ibilbidea egiteko aukera emanez.

Bisitak erreserbatzeko ondorengo telefonora deitu 943 88 99 00 edo hurrengo helbide elektronikora idatzi mzumalakarregi@gipuzkoa.eus.

Deskargatu hemen 2017-2018ko Hezkuntza eskaintza (PDFan)

Museoko ordutegia eta tarifak kontsultatu

Ibilbide, tailer eta maleta didaktiko berriak  2017-2018ko Hezkuntza Programan

Zumalakarregi Museoko bitsita gidatua