Ian Robertsonen Frantsesadari buruzko liburu berria
Ian Robertson historigile britainiarrak, Martin Brown kartografoaren laguntzaz Frantsesadari buruzko Atlas bat argitaratu berri du Yale Universityren eskutik.
Gurean izan zenean aurreratu zigunez, Frantsesada garaiko bataila nagusien azalpenez areago, beraiek “Peninsular War” deitzen dutenaren historia militarra sakonki aztertzen duen lana dugu eskuartean.
Bidasoako bataila. Irudiaren iturria
Honela “An Atlas of the Peninsular War” historia militarra maite duen edonor asetzeko gai da. Borroka nagusiez gain, beraien artean armada desberdinek egindako mugimendu nagusiak ere aztertzen ditu, ohikoa den baino ikuspegi zabalagoa eskainiz.
Gasteizko bataila. Irudiaren iturria
Gurean, Gasteiz, Donostia, Bidasoa eta Piriniotako muga edota Baiona inguruko gatazkak aztertzen ditu, izugarri ondo zaindutako kartografiaz baliatuz.
Erasoa Baionarako bidean. Irudiaren iturria
Museoan izan genuenean, gure bildumako James Wyld-en Maps and Plans, Showing the Principal Movements, Battles and Sieges, in Which the British Army Was Engaged During the War From 1808 to 1814 in the Spanish Peninsula, Londresen 1840.ean argitaratutakoa, beretzat erreferentzia nagusietakoa izan zena aitortu zigun.