Hideo ISHIZUKA, karlistadei buruzko ekialdeko ikuspegia
2018/09/11
Jaso berri dugu Hideo Ishizuka historiagile japoniarraren bisita. Bere lan gai nagusia kooperatibak ba dira ere, esan dezakegu, dakigula, japoniarrez Karlistadei buruz idatzi duen lehena dugula.
Margari Gorrotxategi eta Joxe Ramon Elortza arrasatearren bitartez gerturatu da historiagile japoniarra gurera. Bere lanaren hiru ale utzi ditu museoan opari.
Euskal kooperatiben mundua aztertuz historian atzera begiratzeko beharra ikusi zuen eta honela Ishizuka jaunak Euskal Herriko XIX. mendea aztertzera jo zuen. Lan honen emaitza dugu Tokioko Sairyusha argitaletxeak 2016an argitaratutako Karlistadak: Espainiako lehen gerra zibila.
Oso interesgarria egin zitzaigun Museoari eta karlistaden gaiari buruzko bere ikuspegia jasotzea.
Mila esker Ishizuka jauna.