Hezurbeltzak kontzertuaren prentsaurrekoa izan genuen atzo

2020/09/30
Museoko aldi baterako erakusketen gelan gauzatu zen, "Leopoldina Rosa: gaur egungo istoio bat" aldi baterako erakusketa dagoen lekuan hain zuzen.

Zumalakarregi Museoak urriak 3a larunbatean 19:00tan Ormaiztegin Zubipe polikiroldegian antolatu duen Hezurbeltzak kontzertua aurkeztu du. Prentsaurrekoan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendari den María José Telleria, Zumalakarregi Museoko Dokumentazio Arduraduna den Mikel Alberdi eta Hezurbeltzak taldeko abeslari den Jon Maia izan dira.

Ezkerretik eskubira: Mikel Alberdi Zumalakarregi Museoko Artxibo eta Bilduma Arduraduna, María José Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria eta Jon Maia Hezurbeltzak taldeko abeslaria

Kontzertuak plaza kopuru mugatua izango du eta Museoak berak banatuko dituen doako gonbidapenen bidez soilik sartu ahal izango da. COVID-19aren aurkako osasun neurri guztiak errespetatuz gauzatuko da ekitaldia. Sarrerak agortuak daude. 

 Ezkerretik eskubira: Mikel Alberdi Zumalakarregi Museoko Artxibo eta Bilduma Arduraduna, María José Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria, Jon Maia Hezurbeltzak taldeko abeslaria eta Lurdes Azpiazu Zumalakarregi Museoko Koordinatzailea.

Onda Vasca-ko elkarrizketa entzuteko klick egin hemen.

Diario Vascok eginiko artikulua irakurtzeko klick egin hemen

Goierri Telebistak eginiko erreportaia ikusteko klick egin hemen

 Hezurbeltzak kontzertuaren kartela 2020.10.03