Hainbat kolaborazio Museoarekin.
Kataluniatik etorri zaigun dohaintza, Lehen Karlistaldiko txapelaren borlaren euskarria da. Ramon Modol bildumagile eta afizioz arkeologoak jaso zuen Segre ibaiertzean. Carlos V erregegaiaren sigla agertzen da lau zentimetro eta erdiko diametroa duen burdinezko txapan.
Dohaintza honek lotura zuzena du Zumalakarregi Museoan bukatu berri dugun behin behineko erakusketarekin, izan ere, "Txapela...Noiztik?" izenburuarekin euskaldunen artean txapelaren erabileraren hedapena aztertzen baizuen.
Bigarren donazioa Xiriako Arandiak egin du. Donostian urteetan tabernaria, patata tortila apartak egitearen ospea lortu zuen. Bere lagun Javier Minak koadro batean, Zumalakarregi patata tortilaren asmatzailearen mitoa eta bere laguna uztartu zituen. Koadro hori da egun Museoan jaso dugun dohaintza.
Javier Mina egilea, Lurdes Azpiazu gure lankidea eta Xiri Arandia donatzilea.
Bestalde gure artxibo digitaleko “Azterketak” sailean, Roman Garridoren bi ikerketa jaso ditugu. “Trágico final de un Ministro en la primera Guerra Carlista” izenburukoa lehena. Manuel Montes de Oca militarrari buruzkoa. Bigarrena, “Aviraneta: Narcisita y Ginebrino”, XIX. mendeko konspiratzaile ospetsuenaren bizitza pasarte ezezagun bat aztertzen duen ikerketa.
Aviranetaren gure bildumako lan bat.
Mila esker, berriro ere Museoaren kolaboratzaile guztiei.