"Guztiok gara migratzaile" proiektuaren azken fasea
“Guztiok migratzaile”, migrazio fenomenoa gertutik bizi izan dutenekin esperientziak banatzeko espazioa da. San Andres Herri Eskolako LH6ko ikasleak protagonista, Ormaiztegiko errealitate multikulturalera hurbilketa bat da.
Erakusketa hau 2018-2019 ikasturtean zehar ikasleak eginiko proiektu osoaren islada izanik, ahozko memoriaren lanketan, proiektuak eramandako bideak erakusten ditu.
Zumalakarregi Museoak bultzatutako lehen eta oraingo migrazio fenomenoaren inguruko gogoeta bat lantzen duen proiektu handi baten parte da “guztiok gara migratzaile”.
Erakusketa elkarrizketatuek ekarritako piezekin osatua da. Gainera, ikasleek eginiko elkarrizketa zatiekin eginiko audiobisual bat ere bada bertan.
Proiektua ahalbideratu duten orori eskerrak eman nahi dizkiogu: ikasle, irakasle eta nola ez ormaiztegiarrei.