"Guztiok gara migratzaile" proiektuaren azken fasea

2022/06/24
Ekainaren 20tik uztailaren 3ra arte egongo da "Guztiok gara migratzaile" aldi baterako erakusketa Zumalakarregi Museoan ikusgai

 “Guztiok migratzaile”, migrazio fenomenoa gertutik bizi izan dutenekin esperientziak banatzeko espazioa da. San Andres Herri Eskolako LH6ko ikasleak protagonista, Ormaiztegiko errealitate multikulturalera hurbilketa bat da. 

 Ormaiztegiko San Andres eskolako LH6ko ikasleak, beraien tutore den Nerea Barquero eta Zumalakarregi Museoko hezkuntza arduraduna den Eider Arruti

 

Erakusketa hau 2021-2022 ikasturtean zehar ikasleak eginiko proiektu osoaren islada izanik, ahozko memoriaren lanketan, proiektuak eramandako bideak erakusten ditu. 

Ikasgelan material didaktikoarekin lanean

 

Zumalakarregi Museoak bultzatutako lehen eta oraingo migrazio fenomenoaren inguruko gogoeta bat lantzen duen proiektu handi baten parte da “guztiok gara migratzaile”.

Jaqueline eta Enrique elkarrizketatuak

 

 

Erakusketa elkarrizketatuek ekarritako piezekin osatua da. Gainera, ikasleek eginiko elkarrizketa zatiekin eginiko audiobisual bat ere bada bertan.

 

Bideodei bidez elkarrizketa egiten

 

 

Proiektua ahalbideratu duten orori eskerrak eman nahi dizkiogu: ikasle, irakasle eta nola ez ormaiztegiarrei.

Aldi baterako erakusketaren inauguraziora gonbidapena

"Guztiok gara migratzaile" proiektuaren azken fasea

Guztiok gara migratzaile