Guztiok gara migratzaile hezkuntza proiektuko 3. edizioa

2023/06/18
Zumalakarregi museoak, Ormaiztegiko San Andres eskolakin elkarlanean, Guztiok gara migratzaileko aurtengo edizioa aurkeztu du pasa den ostiralean.

Ormaiztegi 1.248 biztanleko herria izanik, 21 nazionalitate ezberdinez osatua dago. Modu honetan, populazioak multikulturalitate oso aberatsa duela nabaria da. 2018an Zumalakarregik abiatu zuen Migrazioak proiektua, gai hau maila ezberdinetan lantzeko bide ezberdinak ireki zituen ekimena izan zen. 

2018-2019 ikasturtean gauzatu zen lehenengoz Ormaiztegiko San Andres Eskolako LH6eko ikasleekin hezkuntza proiektua. Aldi horretan, estreinekoz eta modu berritzailean lan egin zuten Museo zein Eskolak elkarlanean. 2021ean, covidaren zailtasun guztien ondoren, berriz abiatu ahal izan zuten proiektua, ekainaren 16an inauguratu duten erakusketa hau Migrazioak proiektuaren hezkuntza arloko 3. edizioa izanik. 

Taldea

2022-2023 Ikastertuko LH6ko ikasleak Cristina Álvarez-ekin, hezkuntza proiektuaren dinamizatzailea

Aurtengo ikasturteko edizioa 2023ko otsailean martxan hasi zen eta pasa den ekainaren 16an amaitu zen proiektuaren aurkezpenarekin.

Saiotan

Museoak hezkuntza proiektu hau burutzen du San Andres eskolako LH6ko ikasleek migrazio kontzeptua ezagutu dezaten saiotan landutako teoriaren bidez, ondoren migrazio prozesua bizi izan duten pertsonei elkarrizketak eginez.

IkasleakIkasleakIkasleakIkasleak

Aurtengo elkarrizketatuak Mariaje, Daniela, Manuel, Camila eta David izan dira.

Mª de Jesús (Mariaje) mexikarra da. 40 urte zituela lan baldintza hobeen bila etorri zen Euskal Herrira bera bakarrik.

Mariajeren elkarrizketa

Daniela 39 urteko errumiarra da. 29 urte zituela bere bikote euskalduna ezagutu zuen Errumanian eta Euskal Herrira etortzea erabaki zuen.

Danielaren elkarrizketa

Manuel 47 urteko sevillarra da. 28 zituela lana egitera etorri zen Euskal Herrira.

Manoloren elkarrizketa

Camila 39 urteko kolonbiarra da. 23 urte zituela migratzea erabaki zuen bizi baldintza hobeen bila.

Camilaren elkarrizketa

David 28 urteko hungariarra da. 11 zituela Irunera joan zen bizitzera guraso eta anaiakin bere aitari lana eskaini ziotelako.

Daviden elkarrizketaDaviden elkarrizketa

Ikasleen senideak proiektuaren aurkezpenera hurbildu ziren eta ikasleen lan prozesua jasotzen duen audiobisuala ikusteko aukera izan zuten.

Aurkezpena

Gero ikasleek elkarrekin meriendatu zuten museoan uztailaren 4ra arte ikusgai egongo den erakusketaren inaugurazioa ospatuz.

Eskerrik asko proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi

 

Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu