Guztiok gara migratzaile hezkuntza proiektuaren 4. edizioa
Ormaiztegi 1.200 biztanleko herria izanik, 25 nazionalitate ezberdinez osatua dago. Modu honetan, populazioak multikulturalitate oso aberatsa duela nabaria da. 2018an Zumalakarregik abiatu zuen Migrazioak proiektua, gai hau maila ezberdinetan lantzeko bide ezberdinak ireki zituen ekimena izan zen.
2018-2019 ikasturtean gauzatu zen lehenengoz Ormaiztegiko San Andres Eskolako LH6eko ikasleekin hezkuntza proiektua. Aldi horretan, estreinekoz eta modu berritzailean lan egin zuten Museo zein Eskolak elkarlanean. Azkeneko hilabeteetan 4. edizioa garatu dute proiektuaren emaitza ekainaren 26an aurkeztuz.
Cristina, Zumalakarregi museoko hezkuntza arduraduna Ormaiztegiko San Andres eskolako 6. mailako gelan saioa ematen
Aurtengo ikasturteko edizioaren lehenengo zatia 2024ko otsailean martxan hasi zen eta guztira 6 saio eman dituzte.
Ikasleak saiotan ikasten
Museoak hezkuntza proiektu hau burutzen du San Andres eskolako LH6ko ikasleek migrazio kontzeptua ezagutu dezaten saiotan landutako teoriaren bidez, ondoren, proiektuaren bigarren zatian, migrazio prozesua bizi izan duten pertsonei elkarrizketak eginez.
Aurtengo ikasleak pasa den ediozioaren elkarrizketak eredutzat hartzen
Aurtengo elkarrizketatuak Meryem Faidi, Garazi Hach Embarek, Lilieck Marín Rodríguez, Juan Lobato eta Meryem El Machkouri izan dira.
Meryem Faidi marokiarra da eta 8 urte zituela bere gurasoekin eta ahizparekin etorri zen Euskal Herrira, hemen lehengusuak bait zituen.
Mikel, Markel eta Sara ikasleak Meryem elkarrizketatzen
Garazi Argeliako basamortuan kokatuta dagoen Saharar errefuxiatuen kanpamentu batean hazi zen. 12 urte zituela Ormaiztegira bizitzera etorri zen.
Iker, Soren eta Ninna ikasleak Garazi elkarrizketatzen
Lili nikaraguarra da eta 17 urte daramatza Euskal Herrian, 20 urte zituenean etorri baitzen. Ikasketak amaitu bezain laster atzerrira joateko asmoa izan zuen egoera ekonomiko hobe baten bila.
Xuban eta Ane ikasleak Lilieck elkarrizketatzen
Juan Extremaduran jaio zen eta 8 hilabete zituela haren gurasoek Euskal Herrira migratzera erabaki zuten lan baldintza hobeen bila.
Elisa, Eider eta Manex ikasleak Juan elkarrizketatzen
Meryem marokiarra da eta 2 urte zituenean etorri zen. Bere gurasoek migratzea erabaki zuten bizi baldintza hobeak bilatzeko.
Unax, Dayeuri eta June ikasleak Meryem elkarrizketatzen
Ohi den bezala, ikasleek egindako lanaren emaitza erakusketa batean islatzen da Zumalakarregi museoan bertan ikusgai ipintzeko. Erakusketa honen inaugurazioa pasa den ekainaren 26an ospatu genuen hainbat ikasleekin eta haien senide batzuekin.
Inaugurazioan proiektuaren ikus-entzunezkoa ikusten
Gero elkarrekin meriendatu genuen museoan uztailaren 17ra arte ikusgai egongo den erakusketaren inaugurazioa ospatuz.
Museoan meriendatzen erakusketa ikusi eta gero
Azkeneko hilabeteetan Zumalakarregi museoak hainbat aldaketa jasan ditu. Horietako bat Hezkuntza gela izan da eta aurtengo Guztiok gara migratzaile edizioarekin estreinatu dugu.
Guztiok gara migratzaileko 4. edizioaren erakusketa museoaren Hezkuntza gela berrian
Eskerrik asko proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi, bereziki Karmeleri, 6. mailako tutorea.
Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu