Gustave DORÉ Zumalakarregi Museoko bildumetan.
Gustave Doré Strasbourgen jaio zen 1832an. Ospea eman zioten lan nagusiak Danteren Inferno, Cervantesen Don Quijote edo Biblia beraren ilustrazioak izan ziren. Hortik aurrera eta 1883an hil zen arte, Rabelais, Balzac, Gautier eta bere garaiko idazlerik ospetsuenen liburuak ilustratzen jarraitu zuen, irudigile erromantikoaren eredu nagusia bihurtuz.
Badillo. "Gustave Doré". 1883. Iturria.
Hain zen oparoa bere lana ezen zenbait momentutan 40 grabatzaile izan zituena beretzat lanean. Eskulturgile ere izan zen, berea da, hain zuzen, Parisko Maleherbes plazan Alexandre Dumas idazleari eskainitakoa.
Gustave Doré. "Le marché, á Vitoria". 1873. Iturria.
Baina oso gutxik dakite Doré karikatura egile bezala hasi zena ilustrazioaren munduan. Hona hemen 1850ko hamarkadan Le Journal du Rire, Charivari eta antzeko aldizkarietan argitaratutako zenbait lan.
Gustave Doré. Two hundres sketches. Humorous and grotesque. London, 1867.
Bere karikaturetan maiz agertzen den gaia zaldi lasterketena da. Hona hemen 1851ko ekainean Parisen Le journal pour rire aldizkarian argitaratutako hiru.
Gure XIX. mendeko albumean bere 19 grabatu aurki daitezke. Euskal Herritik pasa zen Charles Davillier baroiarekin batera 1862.ean egin zuen Espainiako bidaian. Bidaiaren kontakizuna zatika argitaratu zuten “Le Tour du Monde” aldizkarian 1873ean.
Gustave Doré. "Paysans basques, á Irun.". ZM. Iturria.
Ikuspegi erromantikoa da nagusi ilustratzaile frantziarraren irudietan.
Gustave Doré. "Berger basque (province d'Alava) ." ZM. Iturria.
Ondoren Parisen argitaratu zuten 1874ean liburu modura. Davillierren testua Gustave Doréren irudiez hornitua joan zen bietan, baina badira desberdintasun batzuk. Aldizkarian Doreren 8 irudi gehiago agertzen dira. Bertan 6 lamina eta 13 testu barruko irudi dauden bitartean, liburuak 4 lamina eta 7 irudi besterik ez doaz. Hona hemen liburuan agertzen ez diren Gasteiz eta Itsasondori buruzko bi orri osoko laminak.
Gustave Doré. "Place de l'église, á Vitoria.". ZM. Iturria.
Gustave Doré. "Isasondo, prés Tolosa (province de Guipuzcoa)". ZM. Iturria.
Baina Doréren Euskal Herritik kanpoko irudiak ere erabili izan ditugu besteetan. Hala nola, Azterketa Historikoak V argitalpena ilustratzeko.
Gustave Doré. "Mendiants à la porte d'un eglise." ZM.
Edota "Le Tour du Monde: Esploratzaileak XIX. mendean" erakusketan esaterako.
Gustave Doré. Bartzelonan ikusi zuten garrote bidezko heriotza zigorra. ZM.
Gustave Doré. Dilijentzia istripua. ZM.
Gustave Doré. Hirugarren mailako bagoia. ZM.
Urte berria irudi ederrak dastatuz hasiko dugu. Bejondeigula.