"Gure sendabelarren ortua museoan"
Mutiloa-Ormaiztegi bide berdean zehar sendabelar ugari jaso genituen. Nahiz eta ez den urteko sasoi hoberena hauek identifikatzeko, lorarik gabe aurkitzen direlako, Clara Gutierrez, biologa eta etnobotanikoaren laguntzarekin, landara ugari jaso genituen. Sasoi hoberena bait da bildu eta landatzeko. Besteak beste; muki-belarra, San Robertoren zaingorria, biri-belarra, kuku-belarra, txikori belarra... bakoitzaren propietateak ezagutuz
Sendabelarrak ezagutzen Mutiloa Ormaiztegi bide berdean
Petit de Meurville marrazkilariak XIX. mendean marraztutako zenbait landara Mutiloa Ormaiztegi bide berdean topatu daitezke. Irudien iturria
Kuku belarra (Aquilegia vulgaris) jasotzen Claran laguntzarekin
Biri-belarra (pulmonaria longifolia) jasotzen.
Sendabelar bilduma ederra jaso ondoren, Museoko lorategian egokitutako espazioan landatu genituen.
Sendabelarrak aldatu ondoren, banbuzko enborrak erabiliz, hauen kartelak egin genituen.
Argazkietan ikus daitekeen bezala, lan bikaina egin ondoren, emaitza paregabea lortu genuen!
Jarduera amaitzeko landareen izenak, bakoitzaren ezaugarriak eta hauen erabilera txukun txukun jaso zuten parte hartzaileek. Hurrengoan landara hauekin ukenduak egingo ditugu.
Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
Jarraian Goierri Irrati Telebistak egindako jarduerari buruzko erreportaia ikus dezakezu.