Gure Ondarea erakusketa
Ondare kontzeptua ulertzea konplexua izan daiteke umeentzako, baina ezagutzea ezinbestekoa da, umeak etorkizuneko kultur hezitzaileak, kontsumidoreak edo sortzaileak izango bait dira.
Ondarearen ezagutza gaztetxo hauei luzatzea museoaren Hezkuntza proiektuaren erronka garrantzitsuenetako bat da, gure gizartearen etorkizuna arlo honetan hezitzea museoaren helburu nagusienetako bat izanik.
Tailerrak 4 saioen bidez burutzen da. Lehenengo saioan Lurdes eta Cristinarekin, museoko langileak, ondarearen definizioa eta hainbat adibide ikasi zituzten. Zumalakarregi museoaren eraikin bera ondarea dela aprobetxatuz, museoren funzionamenturako erabiltzen diren tresnak ikusteko aukera eskaini zitzaien ikasleei.
Horrez gain, museoan dagoen ondarea gordetzeko eta zaintzeko egiten den sailkapenaren prozesua ere ikasi zuten. Saioan bertan museoa ondarearen etxea zela ikasi eta ikusiz.
Lurdes artxiboa eta termo-higrografoa erakusten ikasleei
Bigarren saioan erakusketaren kontzeptua lantzen da: Zergatik sortu ziren erakusketak, zein itxura zuten antzinean, haiek jasandako aldaketa, antolakuntza, objektuen hautaketa eta antzeko gaiak jorratzen ditugu saioan bertan. Honela, ondarea eta objektu horren historia erakusketen bidez ikus dezakegula ikasten dute.
Museoan izandako Elena Tuduri. Erramuaren sekretua: Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma eta Rif 1923: Eustaquio Berriotxoa Elgarrestaren argazkiak aldi baterako erakusketen antolakuntza, muntaia eta promozioa eredutzat erabili genituen erakusketa batek dakarren antzeko lana erakutsiz.
Ondare eta erakusketa kontzeptua ondo barneratzeko, ikasleei eskatzen zaie haien bizitzako ondarea den objektu bat ekartzeko museoan erakusketa bat antolatzeko
"Rif 1923" erakusketaren erreportaia ikusten
Hirugarren saioan ikasleen ondarearen aurkezpen bideoa grabatu genuen erakusketaren inaugurazioan ikus ahal izateko eta haiek egindako objektu hautaketaren hausnarketa batekin amaitu genuen saioa.
Ikasleak haien ondarearekin
Azkeneko saioan Gordailua bisitatu genuen saioen bidez ikasi zutena praktikan ikusiz. Bertan Uxuek Gipuzkoako ondarea erakutsi zigun bisita gidatu baten bitartez.
Gordailuan
Ondare tailerrari amaiera emateko ikasleen ondare pertsonalarekin erakusketa bat egin genuen. Umeen familiarrak museora hurbildu ziren ikasleen ondarea ikusteko. Miren, irakaslea, museora hurbildu zen tailerraren emaitza ikusteko.
Inaugurazioan ikasleak erakusketaren komisarioak izan ziren eta bakoitzak bere ondarearen hautaketa azaltzeko aukera izan zuten.
Inaugurazioa
Inaugurazioan ikasleen ondarearen aurkezpen bideoa ikusi genuen elkarrekin. Ekimena amaitzeko patata tortilla meriendatu genuen museoan.
Senideekin meriendatzen
Erakusketa datorren martxoaren 9ra arte izango dugu ikusgai.
Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu