Giro ezinhobea Museoaren 25urreneko festan
Vídeos del día de la fiesta aniversario (de la mano de Goierriko Hitza):
Ospakizun eguna TXALAPARTA SOINUArekin hasi zen.
Ondoren Museoan 25 urte hauetan lan egin duten pertsonei omenaldi hunkigarria egin zitzaien, lora eta aurreskua barne.
Arrazoi desberdinak zirela eta ez zuten guztiek bertan egoterik izan, baina guk guzti guztiak gogoan izan genituen.
Zumalakarregi Museoan 25 urtez lanean diharduten Mikel Alberdi eta Lurdes Azpiazuri txapela banatu genien.
Ekitaldia amaituta, helduak Museoan 80ko hamarkadan egindako obrak abiapuntu hartuz, gaur egun arte izan duen museografiaren bilakaera ezagutzeko BISITA GIDATU BEREZIA egiten ari ziren bitartean, umeak “Ormaiztegi, mila eta bat aurpegi” PAISAIA BIZIDUNA tailerra egin zuten eliz atarian material birziklatuak erabiliz, etorkizuneko Ormaiztegi irudikatuz. Bukatzerakoan, egindako lanak ikusgai egon ziren Museoaren aurrean.
Goizean zehar, Jose Mari Tuduri zuzendaritzapean, Tolosako Andia Kultur elkarteko kideak eta Andoaingo Manuel Larramendi Kultur bazkuneko kideak, Gipuzkoako lehenengo batailoiaren ERREKREAZIO HISTORIKOA gauzatu zuten, non garaiko musika eta fusilen tiroak uztartu ziren herriko kaleetan zehar. Eguerdi aldera, giro bikaina ipini zuten Ormaiztegiko trikitilari gazteek TRIKI-POTEO HERRIKOIAn.
Ondoren, ehun bat lagunek HERRI BAZKARIA egin zuten tarteka garaiko abestiak abestuz.
IrinaTartanova-k egindako tarta
Festari amaiera emateko KORRONTZI TRADITION 2.1 IKUSKIZUN apartaz gozatzeko aukera izan zuten eta nahi izan zuenak parte hartu zuen dantza eginez.
Bukatzeko, eskerrak eman jarduera hau aurrera eraman ahal izateko laguntza eman duten guztiei: Ormaiztegiko Udala, Irizar elkarte kooperatiboa, Orkli elkarte kooperatiboa; Beñat Iturrioz, herriko txalapartariak, herriko txikitilariak, Gabiriko Goruntz dantza taldea, Jose Mari Tuduri, Tolosako Andia kultur taldea, Andoaingo Manuel Larramendi kultur bazkuna, Angel Elorza argazkilaria eta Korrontzi musika taldeari. Guztioi Mila esker.
Festa eguneko argazkiak (Angel Elorza argazkilariaren eskutik):
https://www.flickr.com/photos/museo_zumalakarregi_museoa/sets/72157645865869662/
Urteurren festako bideoak ( Goierriko Hitzaren eskutik):