Gipuzkoako Artxibo Orokorrak eta Zumalakarregi Museoak ondorengo hitzaldira gonbidatzen zaituzte: XIX. mendeko migrazioak Gipuzkoan aukera berrien bila.

2016/09/16
-Noiz: Irailak 17, 12:00. -Non: Gipuzkoako Artxibo Orokorra, San Frantzisko pasealekua, 2. Tolosa -Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra. -Informazioa eta erreserbak: 943 415 262 AGG-GAO@gipuzkoa.eus

Gipuzkoa, historian zehar, migratzaile herria izan da, eta XIX. mendean migrazioak asko ugaritu ziren. Foru artxiboek -Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak- Gipuzkoako bizitzari buruzko dokumentazio garrantzitsua dute gordeta, eta jarduera hauetan parte hartuko dute, dokumentu desberdinak erakutsiz. Gipuzkoako Artxibo Orokorrean, Mikel Alberdi, historiagile eta Zumalakarregi Museoko dokumentazio arduradunak azalduko digu aukera berriak bilatzeko fenomeno horrek erabili zituen forma desberdinak, artxiboetan gordetako dokumentuetan oinarrituz.