Gernika Uruguain

2020/04/29
Gernikako bonbardaketaren urteurrena pasa den igandean bete zen. Gurean gaur itsasoz bestaldeko begirada eskaintzen digun ikusentzunezkoa. Alberto Irigoyen historialariak sinboloa eta tragedia uztartu ditu, Uruguairen ikuspegitik.

Migrazioak proiektuak eragindako harremanen artean, Alberto Irigoyen historialari uruguaiarra izan dugu aberatsenetakoa. Urteak daramatza euskal diaspora ikertzen eta ezinbestekoa izan dugu “Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat” erakusketarako materiala biltzerakoan.

Gernika en Uruguay

Gaurkoan bere ikusentzunezko lan bat dakarkigu: “Gernika en Uruguay”. Testuen itzulpena gurea da (PDFan Ikusi.)

Bideoak Irigoyenen azken ikerketari hurbilketa eskaintzen digu. Gernikaren sinbologia, arbolarena eta herri bonbardatuarena, uruguaitarren ikuspegitik.

Gernika Uruguain

Iparraguirre. Guernicaco arbola