Arropa garbitzaileak

2025/02/06
XIX. mendean arropak ibai eta erreka ertzetan garbitzen ziren. Garbitzaileak, lan neketsu eta gogorra egiten zuten beti eta gure paisaietan ohikoak ziren ondoren datozen bidaiariek egindako irudietan ikus daitekeenez.

Irudi hauetan ez da falta emakume hauen ikuspegi erromantikoa.

Crocker eta Barker. Garbitzaileak

Bligh Barker eta Sydney Crocker. "Las lavanderas". Londres, 1839. Iturria.

Egia esan, emakume horiek ordu luzez egiten zuten lan kanpoan urte osoan zehar, udako tenperatura altuak jasanez eta, gogorragoa zena, eskuak eta, askotan, gorputz erdia ere  ur izoztuetan sartu behar zutela neguan.

Richard Hornbrook. View near San Sebastian

Richard Lyde Hornbrook."View near San Sebastian". 1836. Iturria.

Irudi hauetan nekez jabetu gaitezkeen arren, lan-baldintza zail horien ondorioz, garbitzaileak gaixotasun jakin batzuen eraginpean zeuden bereziki, biriketakoak, erreumatismoak eta eskuei eragiten zieten hainbat larruazalaren patologiak.

Garbitzaileak Bizkaian

Emakume bizkaitarrak arropa garbitzen. 1875. Iturria.

Dena den,bere lan baldintzei arretarik jarri gabe, ilustratzaileen paisaietan ibaiak edota errekak agertzen direnetan, maiz agertzen zaizkigu emakume garbitzaileak lanean.

Thomas Hornbrrok. Tolosa

Thomas Lyde Hornbrook. "Tolosa : promenade and Garden and the River". 1839. Iturria.

Villaamil. Bilbao
 Genaro Pérez de Villaamil. "Iglesia de San Antonio Abad en Bilbao". Xehetasuna. Iturria.

Thomas Hornbrrok. Donostia
 Thomas Lyde Hornbrook. "San Sabastian from the Convent of St. Francisco." Xehetasuna. Iturria.

Pasaia

Angel Rodriguez Tejero. "Pasages : casas de lavanderas entre Pasages y Renteria". 1878. Iturria.

Hona hemen emakumeen lanik gogorrenetakoa zenaren ikuspegi gozoa.

Arropa garbitzaileak

Richard Lyde Hornbrook. "Scene on San Sebastian Road"