Gabonetako Tailerrek oso harrera ona eduki dute
Ostiraleko tailerrean, txokolatezko turroiak egiteko tailerrean, parte hartzaile bakoitzak bere turroia egin zuen, txokolatea nundik datorren eta nola egiten den ikasi eta gero. Gainera, turroiak hozten ziren bitartean, txokolate-dastatze itsua egin dute, txokolate mota desberdinak ezagutuz eta bakoitzak bere turroiaren bilgarria egin zuen.
Abenduak 28an, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrean ere primeran pasa zuten, bakoitzak hainbat apaingarri egiten zituen eta denon artean, talde lanean, gabonetako koro polit bat egin zuten Museoan jartzeko.
Bestalde, Pernan Goñiren eskutik egin zen Karikatura Tailerra, oso dibertigarria izan zen, izan ere, karikaturak egiteko teknika desberdinak ikasi zituzten eta tailerraren bukaeran, Pernan Goñi artistak bakoitzari bere karikatura egin zion etxera eramateko.
Azkenik, Tere Gartziaren eskutik egin zen Talo tailerrean, pilo bat ikasi zuten artoari eta honek dakarren ohiturei buruz. Artoa nondik datorren, zertarako erabiltzen zen, taloa nola egiten den, etab ikusi ondoren, bakoitzak hainbat talo goxo-goxo egin zituen.
Tailer bakoitzean hainbat herritako (Tolosa, Segura, Ormaiztegi…) 20 ume bildu ziren, guztietan gehienezko pertsona kopurua betez.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen