Gabonetako tailerrak

2025/01/09
Museoa lanpetuta ibili da gabonetako egun hauetan

Gabonetan ere, museoak haurrentzako egitaraua burutu du XIX. mendea etxeko gaztetxoei hurbiltzeko helburuz.

Oraingoan, XIX. mendeko gabonei buruzko hainbat bitxikeri ikasi genituen bi saio edo tailerren bitartez.

TailerraTailerraren kartela

Lehenengo tailerra "Gabonetako zuhaitza XIX. mendean" abenduaren 27an ospatu genuen.

tailerraren irudia

Nondik dator ohitura hau? Noiztik?

Dirudienez zuhaitz bat apaintzearen ideia Alemanian sortu zen XVI. mendean eta XIX. mendean ohitura hau Ingalaterratik Europara zabaldu zen.

Zergatik Ingalaterra?

1840an, Ingalaterrako Victoria erregina Alberto aleman printzearekin ezkondu zen. 

Albertok Ingalaterrara eraman zituen bere tradizio alemaniar batzuk. 1848an, Illustrated London News-ek bikotea eta bere familiaren irudi bat argitaratu zuen, apaindutako Gabonetako zuhaitz baten inguruan bilduta, Gabonetako praktika hau modan jarriz.

Illustrated London News

Illustrated London News-en argitaratu zen irudia

Ingalaterra eragin handiko herrialdea izan zen Europa mailan, eta, noski, Euskal Herriko historia, zehazki, Lehen Karlistaldian.

Kasualitatez, 1838an koroatu zuten Victoria, Euskal Herrian Lehen Karlistaldian murgilduta zegoenean.

1889an Victoria Donostian izan zen.

Victoria Donostian

Victoria erregina Maria Cristina Espainiako erreginarekin Donostian Iturria

Gabonetako zuhaitzaren historia ezagutu eta gero haur bakoitzak bere gabonetako zuhaitza apaindu zuen.

Lan batzuk

Bigarren tailerra "Gabonetako postalak XIX. mendean" urtarrilaren 2an ospatu genuen.

tailerren

XIX. mendeko Gabonetako postalak ere Ingalaterratik datoz. Victoriar garaian, postalen bidez zoriontzen ziren Gabonak, senide eta lagunei bake nahiak transmitituz.

Nahiz eta postalek sentsazio positiboak ekarri, postalen irudiko protagonista guztiz kontrakoa irudikatzen zuen agertoki batean azaltzen zen: Garaiko postalek hildako txorien irudiak marraztuak zituzten.

Postalak

Postaletan azaltzen ziren txoriak gehienak txantxangorriak ziren. Izan ere, abenduaren 26an bazegoen tradizio bat non txantxangorri bat hiltzen zuten hurrengo urtean zorte ona izateko.

Euskaldunontzat tradizio hau bitxia izan beharko litzateke, txantxangorria euskararen sinboloa baita.

Fitxa

Tailerren erabili genuen fitxatik ateratako gogoeta egiteko ariketa

Tailerra amaitzeko, haurrek haien postalak sortu zituzten. 

Haurrek egindako postalak

Egun hauetan ospatu ditugun tailerretan "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketan azkeneko bisitak egin ditugu. 

Haurrak erakusketan

Haurrak "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" erakusketa agurtzen

Zumalakarregi museotik hainbat jarduera antolatu ditugu erakusketa honen edukiak haurrei hurbiltzeko: Karikatureatzen udalekuekin uztailean, Karikaturen sekretuak aurkitzen tailerra irailean eta Karikaturak egiten Pernan Goñirekin urrian.

Erakusketan

Zumalakarregi museoa haurrentzako museoa ere bada

Familientzako eta haurrentzako tailerrak antolatzen gabiltz 2025ko Hezkuntza proiektuaren egitaraua osatuz. 

Museoko Familia txartela ateratzera animatzen zaituztegu.

Urte berri on!