Frantzia eta Prusiaren arteko gerra (1870-1871)

2024/02/15
Euskal lurraldeetan Bigarren Karlistaldirako prestatzen ari ziren bitartean, Europa mailako gatazka batek eztanda egingo du, kontinenteko nagusitasuna Frantziako inperioa eta Prusiaren artean erabakitzeko asmoz. Gaurkoan La Flaca aldizkari satirikoan nola jaso zuten erakutsiko dugu.

La Flaca Bartzelonan 1869tik 1876era bitartean argitaratu zen aldizkari satirikoa izan zen. Errepublika zale eta antiklerikala, zentsuratik ihes egiteko hainbatetan izena aldatu zuena: La Carcajada, La Madeja Política, La Risa. Koloretako karikatura zoragarriak argitaratu zituen, monarkia, kleroa, militarrak eta politikoak gogor kritikatuz. Irudigile nagusia Tomás Padró bartzelonarra izan zen.

Frantzia eta Prusiaren arteko talka

La Flaca. nº 54. 1870-VII-17.ZM.

Frantzia eta Prusiaren arteko gerra Europar kontinentearen nagusitasuna erabakitze arren sortu zen, baina eztanda egiteko arrazoia, Espainiako tronuan ezarriko zen erregearen hautaketa izan zen. Alegia, prusiarrek Leopoldo Hohenzollern hautagai alemaniarraren alde egin zuten eta Napoleon IIIak ezin zuen onartu beste errege germaniarra bere hegoaldean. Irudian enperadore frantsesak eta Bismarck kantziler prusiarrak gidatzen dituzten trenek Espainia estutzen dute.

Honela kontatzen zuten La Flacan: "...He aquí el problema. ¿Qué podemos perder en la partida? Todo; hasta nuestra independencia. ¿Qué podemos sacar de ella? Ahí es nada... Si gana Napoleón un Alfonsito, si triunfa Guillermo un Leopoldillo.
Medio millón de hombres tendidos en los campos de batalla para saber qué caballero particular tendrá el derecho de hacer entrada triunfal en la corte... Apartemos la mirada de semejante espectáculo... ¡Esto no es Europa; esto es un inmundo garito!"

La Flaca 57

 La Flaca. nº 57. 1870-VIII-7. ZM.

Karikaturan borrokan ari diren Frantzia eta Prusiak Belgika zapaltzen dute Europako beste lurraldeen begiradapean.

La Flaca 58

 La Flaca. nº 58. 1870-VIII-14. ZM.

Napoleon III enperadorea bera jarri zen Frantziako armadaren buruan, bere 15 urteko semea alboan zuela. Hainbat historiagileek frantziarren porrotaren arrazoiatzat hartzen dute enperadorearen gaitasun militar eskasa.

La Flaca 60

La Flaca. nº 60. 1870-VIII-28. ZM.

Karikaturak Napoleon III.aren kanpo-arazoak aipatzen ditu. Mexikon izandako porrota ispiluan agertzen den Maximiliano fusilatutako enperadorearekin. Italiako arazoak Aita Santuak eta Victor Manuel II erregeak kentzen dizkioten botekin eta, azkenik, Bismarck prusiarra bero bero daukan gerrarekin.

La Flaca 61

La Flaca. nº 61. 1870-IX-4. ZM.

Irudian frantsesak eta prusiarrak borrokan ari diren bitartean, errusiar hartza eta britainiar lehoinabarra beren arazoetaz arduratzen dira, Polonia eta ekialdeaz bata, Irlanda eta Indiaz bestea.

La Flaca 62

La Flaca. nº 62. 1870-IX-10. ZM.

Sedango bataila azalean jaso zuen La Flaca aldizkariak. Enperadorea errenditu egin zen bere tropa guztiekin armada prusiarraren aurrean. Gerra beste bost hilabetez luzatu bazen ere, Napoleon III.aren porrota erabakiorra izan zen gatazkaren garapenean. Hona hemen nola jaso zuen aldizkariak:

"¡Se fué!
No volveré a Paris sino vencedor o muerto. Así decía el hombre del 2 de Diciembre. Y no murió... ni venció. Mas tampoco volvió a París. Ha cumplido puntualmente su promesa. Se fué...
Se fué, custodiado por dos hulanos, que fumaban tranquilamente unos pitillos. Se fué pisando cadáveres de generales y soldados franceses, que habían sido conducidos a la muerte por la satánica ambición de un hombre funesto...."

La Flaca 73

La Flaca. nº 73. 1871-I-29. ZM.

Gobernu frantsesak 1871ko urtarrilak 28an sinatu zuen armistizioa. Alsazia eta Lorenako lurraldeak sortu berria zen Alemaniaren eskuetara pasa ziren. Frantziarren umiliazioa, irudian agertzen den bezala, enperadore ohiari egozten zitzaion.

Frantzia eta Prusiaren arteko gerra (1870-1871)

La Flaca, 56. ZM.