Florence von Sass, Lady Baker (1841-1916)

2021/05/28
Le Tour du Monde aldizkarian aurkitutako emakume esploratzaileekin jarraituz, gaurkoan Florence von Sass hungariarra dugu aurkezteko. Bere senarra Samuel Baker esploratzaile eta ehiztari famatuaren ibilbidean ezinbesteko euskarri izan zen.

Nilo ibaiaren iturri nagusietakoa zen Albert lakua aurkitu zuten, Samuel eta Florencek, oraindik Londresen 1865.ean ezkondu aurretik. Bakerrek esklabu merkatu batean erosia zuen Florence, hamazazpi urterekin, bizitza korapilotsu batek egoera horretara eraman baizuen.

Lady Baker

Lady Baker. Bibliothèque nationale de France.

Egiptoko agintariek herrialdearen hegoaldean esklabu merkataritzarekin bukatzeko kanpaina militar baten buru jarri zuten Baker 1870.ean eta, berriro, alboan izan zuen Florence, hiru urtez luzatu zen espedizio militarrean.

Hemen duzue prestatu dugun bideoa:

 

 

Ikus proiektu osoa: XIX.mendeko emakume esploratzaileak

Florence von Sass, Lady Baker (1841-1916)

Florence von Sass eta Samuel Baker