Fidel MUGICA, Donostiako lehen litografoa.
Erakusketa honetan Donostiaren ikuspegi bereziena eskaintzen digun litografiaren egile dugu Fidel Mugica.
Fidel MÚGICA."Vista de la ciudad de San Sebastian y sus alrededores tomada desde el castillo de la Mota". 1858. San Telmo Museoa.
Izan ere, Urgull menditik bertatik egindako irudia baita. Oraindik ere hiria harresi barruan biltzen zen eta Mugikak maisuki irudikatzen digu. Lehen planoan agertzen den militarraren izena ere ezagutzen da. Gazteluko gobernadorearen laguntzaile zen Pedro Cerezo alfereza omen da.
“Urgullen magalean” aldi baterako erakusketan Fidel Mugicaren beste litografia bitxi bat ikus daiteke.
Fidel MÚGICA."Fabrica de cal hidraulica La fe".1860. San Telmo Museoa. Donostia.
Irudi honetan Kontxako badian kokatua zegoen kare fabrika ikusten dugu lehen planoan. Bereziki interesgarria deritzogu fabrika aurrean jasotzen duen mugimendua.
Fidel Mugikak Donostiako lehen inprenta litografikoa sortu zuen 1840 urte inguruan. Handik aurrera hainbat grabatuen egile bezala agertuko zaigu batzuetan, litografien arduradun besteetan.
Zezenketa saio baten iragarkia. Donostia, 1856. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.
Mugikak berak ere San Martingo zezen plazaren irudia marraztu zuen.
Fidel MÚGICA. "Plaza de toros de San Sebastián." c. 1855. San Telmo Museoa. Donostia.
Beste honetan, George Carpenter egilea duena eta Pio Zuazuak 1857.ean argitaratua, litografia Donostiako Mugica eta Baroja etxean egina dela dio.
George Carpenter. "San Sebastian". 1857. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia. Iturria.
Garaiko hainbat gertakizun jaso zituen Mugikak, Afrikako gerrara zihoazen Euskal Tertzioen irteera esaterako.
Fidel MÚGICA. "Embarque de los Tercios Vascongados en el puerto de Pasages.". 1860. San Telmo Museoa. Donostia.
Besteak beste, Mugikari zor diogu Donostiako estropaden lehenengo irudia, ustez 1860.goa.
Fidel MÚGICA. "Vista de San Sebastián". 1860.San Telmo Museoa. Donostia.
Irudia erakusketan agertzen den beste litografia batean oinarrituta dago, datorren sarrera batean ikusiko dugunez.
Baina Fidel Mugikaren lanik esanguratsuena, zalantzarik gabe, “Album de Guipuzcoa” izenez argitaratu zuen litografia saila izan zen.
Fidel MÚGICA."Vista de Vergara". c.1870.Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia. Iturria.
Bertan probintziako 17 herriren ikuspegiak eskaini zituen.
Fidel MÚGICA."Vista de Guetaria". c.1870.Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia. Iturria.
Hauetako batzuetan Mugika bera agertzen zaigu egiletzat.
Fidel MÚGICA."Vista de Motrico". c.1870.San Telmo Museoa. Donostia.
Datorren sarreran ikusiko dugunez, besteetan irudigile desberdinen laguntza jaso zuen ekimen hau burutzeko.
Fidel MÚGICA." Vista de Irun : puente del ferro-carril sobre la Bidasoa". c.1870.Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia. Iturria.
Zatozte Ormaiztegira Fidel Mugikaren Donostiari buruzko bi lan eder hauek zuzenean disfrutatzera.