Fernando Zavala Vidarte

2024/02/02
Jose Ramon Urquijo Goitia historiagileak Fernando Zabalari buruzko biografia argitaratu berri du. Militar bizkaitarra, Napoleonen aurkako gerran nabarmendu zen, ondoren Hirurteko Liberalean altxamendu erregetiarrean parte hartu zuen eta, azkenik, Lehen Karlistaldiko buruzagia izan zen Bizkaian.

José Ramón Urquijok lotura luzea du Zumalakarregi Museoarekin. Gure lehen argitalpenean parte hartu zuen 1990 urtean Azterketa Historikoak 1 karlisten finantziaketari buruzko artikulu batekin. John Francis Bacon merkatari britainiarraren Sei urte Bizkaian liburuaren itzulpen berriaren arduraduna izan zen, Bilboko setioei buruzko ikerlan zabal batekin argitaratua 1994.ean. Ostean, CSIC erakundetik gurekin elkar lanean Gaceta Oficial de Oñate (1835-1837) karlisten prensa organoaren sareratzean lagundu zigun.

Gaceta de Oñate

Gaceta Oficial de Oñateren lehen orrialdea. ZM.

Beti museoari laguntzeko prest, 2022an Alfonso Carlos de Borbón erregegaiaren Viaje al Cercano Oriente en 1868  liburuaren edizio kritikoaren aurkezpena egin zuen Ormaiztegin.

Gaur hona dakarkigu bere azken argitalpena Fernando Zavala Vidarte, una espada al servicio de la contrarrevolución. Altxamendu karlistan nabarmendu arren, Zavala gutxi ikertutako militarra da, eta honek Urquijoren ekarpenaren garrantzia areagotzen du.

 

Durangoko historiagilearen ikerketa sakonez gain, argitalpena Extracto de la vida y vicisitudes del Excmo. Señor general D. Fernando Zabala izenburua duen biografiak osatzen du, bere ondorengo batek burututako dokumentua. Guretzat interes haundiko argitalpena, bereziki Zabalak Bilboko altxamenduan izan zuen protagonismoa eta, gatazkaren hasieran, Zumalakarregirekin karlisten buruzagitza militarra lortze arren izandako enfrentamenduarengatik.

Argitalpen honi Zumalakarregi Museoaren ekarpena azala ilustratzen duen Fernando Zabalaren erretratua da. Libro de retratos de Carlos V y de los Generales que le acompañaron en Francia izenburua duen Didier Petit de Meurville margolariaren lanean agertua. Frantziar legitimista honek 1840 eta 1846 urteetan Don Carlosen erbesteko gortearen erretratuak egin zituen. 1840ko urtarrilak 21ean Petitek Don Carlosen erretratua egin zuen Bourgesen. Biharamunean bere emaztearen erretratua marraztu zuen, María Teresa de Braganza, Beirako printzesarena.

 

Teresa de Braganza

"D. Teresa de Braganza". Iturria.

Liburu honek erbeste frantziarreko karlisten gorteko 25 kideren erretratuak jasotzen ditu. Batzuk Bourgesen eginak, Don Carlos kokatu zen herrian, besteak, berriz, La Sablière izeneko bere etxean, Lyon inguruan, non Zavala bera edo Ramon Cabrera bezalako buruzagi karlistak babestu zituen. Nabarmentzekoa Juan Antonio Zaratiegui, Zumalakarregiren idazkari eta biografoaren hau.

Zaratiegi

"Gal. Zariategui." Iturria.

Petitek erretratatuen artean Ramon Cabreraren bi arrebak, biak jeneral karlistekin ezkondutakoak.

Hermanas de Cabrera

"Les deux soeurs du Gal Cabrera : Mad. Polo et Mad. Arnaud." Iturria

Bourgesen, 1845ko maiatzak 16an Don Carlosek Didier Petit de Meurville Babesaren Bizkonde izendatu zuen .

Frantziar ilustratzaile honekin dugun harremana ere urrutitik dator. XIX. mendeko albumerako bere 500dik gora margolanen digitalizaziotik hasi eta webgune horretan bertan dugun Gipuzkoako flora erakusketa birtualera, hala nola Loreak asmatzen: naturzale europarrak Euskal Herrian aldi baterako erakusketa, edota Musealiak proiektua estreinatu zuen bere abaniko zoragarria, Gipuzkoako Foru Aldundiak Petit de Meurville familiaren bilduma zati esanguratsu bat bereganatzea sekulako aukera da gure ekimenen garapenerako.