Feillet ahizpen erakusketa ikusteko azken aukerak

2015/08/25
Euskal Herriko lehenengo emakume margolariei buruzko erakusketak azken egunak ditu Ormaiztegin. Datorren irailak 6ean izango du amaiera Zumalakarregi Museoan "Hélène eta Blanche Feillet: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketak.

Aurrez aipatu dugu Zumalakarregi Museoaren uda honetako erakusketa. Baita erakusketari lotutako hainbat bitxikeri ere.

Honako honetan erakusketa Ormaiztegin ikusteko aukerak bukatzen ari direla gogora arazteko baliatu nahi dugu. Izan ere datorren irailak 6ean jasoko dugu Euskal Herrian emakume margolari aintzindariak izan ziren bi ahizpa hauen erakusketa.

Tolosa Helene

Hélène FEILLET. "Tolosa". Baionako Euskal Museoa.

Besteak beste, gainean duzuen Tolosako marrazki zoragarri hau edo Kanboko akuarela dastatzeko abagune aparta duzue oraindik. Ez ezazue galdu!

Feillet ahizpen erakusketa ikusteko azken aukerak

Hélène FEILLET. "Cambo". Baionako Euskal Museoa