Feillet ahizpen erakusketa Baionan
Zumalakarregi Museoan sei hilabetez egon ostean, Baionan zabaltzen da Feillet ahizpei buruzko erakusketa.
Blanche Hennebutte. "Le port de pêcheurs. Biarritz". André Grimard bilduma.
Baionako Euskal Museoan erakusketak pieza berriak jasoko ditu, izan ere, berau Ormaiztegin egon den bitartean Feillet ahizpen zenbait lan ezezagun aurkitzeko aukera izan baitugu eta hauetako batzuk bertan ikus ahal izango dira.
Hélêne FEILLET. "Cloître des Jacobins de Bayonne". André Grimard bilduma.
Besteak beste, Feillet ahizpak Baionako burgesiaren erretratugile oparoak izan zirenez, mota honetako zenbait olio ikusteko aukera ere izango dugu.
Hélène FEILLET. "Léopold Daguerre". Baionako Euskal Museoa.
Gure aldetik, datorren azaroak 12an arratsaldeko 7 terditan, Irungo Kabigorri Ateneoan Feillet ahizpei buruzko hitzaldi bat emango dugu, irundarrak Baionako erakusketa ikustera joateko animatuz.