Feillet ahizpek jarraipena dute
Hennebutte familiak Biarritzen duen etxean jasotako Feillet ahizpen lanen artean esanguratsuena Hélènek egindako Pierre Jacques Feillet bere aitaren erretratua dugu.
Hélène FEILLET. "Pierre Jacques Feillet". Hennebutte familiaren bilduma.
Litografia eta marrazkiak ere badituzte, tartean bi ahizpen erretratuak.
Blanche FEILLET. "Hélène Feillet". Hennebutte familiaren bilduma.
Hélène FEILLET. "Blanche Feillet". Hennebutte familiaren bilduma.
Blanche Baionako argitaldaria zen Charles Hennebuttekin ezkondu zen 1844.ean. Oraindaino ez genuen bere erretraturik ezagutzen. Hona hemen bere familiak gordetakoa.
Hélène FEILLET. "Charles Hennebutte". Hennebutte familiaren bilduma.
Aurkitutako bitxikerien artean Lesaka inguruan jasotako burdinola honen irudia aipa genezake. Izan ere, marrazkian 1844.go urtarrilak 27an egina dela esaten du eta Baionako Mediatekako bilduman, bezperan egindako beste marrazkia ezagutzen dugu. Alegia, badakigu Blanche 1844.eko urtarrilan Nafarroatik pasa zena.
Blanche Feillet. "Fonderie chemin de Lesaca. 27 Janvier 1844." Hennebutte bilduma.
Blanche FEILLET. "Maison gothique à Lesaca. 26 Janvier 1844." Baionako Mediateka.
Feillet ahizpen lanak Euskal Herriko paisaiak jaso zituzten, baina Hennebutte familiaren bilduman Bretainiako irudi hau ere aurkitu dugu.
Blanche FEILLET. "Berthaume. Brest". Hennebutte bilduma.
Brest inguruko uhartea eta bertan Vaubanek eraikitako gotorlekua oso erromantikoak omen. Ikus, bestela, garaiko frantziar margolari erromantikoen artean nabarmenetakoa zen Eugene Isabeyren lan hau.
Eugene ISABEY. "Vue du fort de Bertheaume" 1850.
Benetan plazerra izan zen guretzat Biarritzen Hennebutte familia ezagutzea eta, gainera, oraindik Feillet ahizpen dohainak gordetzen direna ikustea.
Gure eskerrik beroenak hemendik Hennebutte familiari, eskaini diguten harrera ezin hobeagatik. Izan ontsa!