Feillet ahizpei buruzko erakusketa birtuala sarean.

2017/03/08
Zumalakarregi Museoak Baionako Euskal Museoaren lankidetzarekin, egundaino ezagutzen ditugun lehenengo euskal emakume margolariak aurkeztu genituen Ormaiztegin eta Baionan burutu ziren bi erakusketetan, alegia, "Hélène & Blanche Feillet: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" izenburua jaso zuenean. Gaur, martxoak 8, egun aproposa iruditu zaigu erakusketa hura modu birtualean sareratzeko. Disfruta ezazue bi emakume hauek egindako lanarekin.

Ez zen erraza emakume izan eta arteaz bizi ahal izatea XIX. mendean. Eragozpen guztien gainetik Feillet ahizpek bide luzea egin zuten arte munduan.

 Hélène FEILLET. "“Arrivé a Bayonne de LL. AA. RR. Mr. le duc et Mme. la duchesse d’Orleans”. Baionako Euskal Museoa. 

XIX. mende erdiko Euskal Herria ezagutzeko aukera aparta eskaintzen digute bi emakume hauek, besteak beste, garaiko gida turistiko ugari ilustratu zituztelako.

Blanche HENNEBUTTE. "Costumes basques espagnols : batelières de Passages". Koldo Mitxelena Kulturunea.

Hemen duzue "Hélène & Blanche Feillet: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa birtuala.

Nahi duenak erakusketaren katalogoa Museoaren dendan eskuratu dezake.