Ezkurdia Fonda
2024/11/26
Ezkurdia Fonda Ormaiztegiko eraikin garrantzitsua izan zen XIX. eta XX. mendean zehar.
Ezkurdia familiaren eraikin honek hainbat zerbitzu eskaintzen zituen herrian, eta pasten eta pastelen salmenta zen horietako bat.
Zumalakarregi museoak, Ezkurdia familia eta Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean, “Ezkurdia Fonda” erakusketa ireki du azaroaren 22tik abenduaren 2ra arte Ormaiztegiko Maiora enparantzan, fonda edo ostatuko eraikinak eta bertan bizi ziren Ezkurdiatarrek herriaren historia hurbilean izan duten eraginari buruzko irudiak eta objektuak eskainiz.
Erakusketaren irudia
Erakusketa sortzeko motibazio nagusiena Xabin Ezkurdia eta osaba Jaxinto Ezkurdia omentzeko nahia izan da.
Xabin osaba Jaxintorekin
Ezkurdia Fonda XIX. mendearen amaieran Ormaiztegin ireki zen fondetako bat izan zen, Ormaiztegiko bainuetxeko bezeroei zerbitzua eskaintzea zen hasierako helburu nagusiena.
Ondorengo hamarkadetan, bere zerbitzuak herrian sortzen ziren eskarietara egokitzen joan ziren: taberna, gasolindegia ere izan zuten, gurdiak gordetzeko tokia, eta abar.
Ezkurdia ostatuko tabernako piezak erakusketan
Baina horrez gain, gozogileak ziren izatez, eta txokolate ekoizpena ere egin zuten. 1902an, Chocolates Lierni markarekin komertzializatzen hasi ziren.
Azkenean, 1967an eraitsi zuten eraikina.
Honela, 1960. hamarkadan desagertutako Ezkurdia Fondari omenaldia osatzeko herritarrentzako ekimen berezi bat antolatzea erabaki genuen, eraikina herriaren ondare ekonomiko, gastronomiko, soziala eta familiarra baitzen.
Ondarea haurrei hurbiltzea gure Hezkuntza proiektuaren helburu nagusienetako bat denez, "Dastatu Ezkurdia Fondaren ondarea" tailerra ospatu genuen non Ormaiztegiko San Andres eskolako ikasleek, Ezkurdia senideekin eta herriko jubilatuekin batera, fondan bertan egiten eta saltzen ziren pastak prestatu zituzten Jaxinto Ezkurdiaren errezeta liburua jarraituz.
Honela belanualdien arteko ondare transmisiorako gunea sortzen dugu herriaren historia gogorarazten