Euskararen eguna.
Lehena Cadizko Konstituzioa eskola haurrei erakusteko Hirurteko Liberalean egindako katexima politikoaren itzulpena dugu. Zegamako Joxe Felix Amundarain apaizak egina eta honek Migel Antonio Zumalakarregiri eskainia.
Hemen lotura.
Bigarrena Bizkaiako Foru Aldundi liberalak 1833ko azaroan argitaratutako aldarria: “Vizcaico erritar armadunac”. Bitxia badirudi ere Lehenengo Karlistaldian euskaraz ezagutzen ditugun testu guztiak liberalek argitaratutakoak dira. Hemen sarrera.
HARDY. "View in the town of Bilbao, with the Morro hill in the distance.". Iturria.
Hirugarrena Britainiar Legio Laguntzailearentzat osatutako gida da. Karlisten aurka borrokatzera etorritako soldadu britainiarrentzat prestatua, azken 13 orrialdeetan hiztegi hirueleduna dakarki: ingelera, espainiera eta euskara.
Hemen lotura.
Laugarrena, berriz, bertso sail bat jasotzen duena da. Ceferino Ilarraza Araiako bertsolariak botatakoak, Saboiako Amadeo erregeren aurkakoak eta Hondarribiko arrantzale gazte baten atxiloketa eragin zutenak. Hemen sarrera.
GIMENEZ. "Amadeo I". Iturria.
Azkenik Juan Inazio Iztuetaren bi liburuetara lotura egiten duen blog sarrera dugu. Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia eta Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia.Hemen lotura.
Antonio VALVERDE."Iztueta". 1966. Kutxa Fundazioa, Donostia.
XIX. mendeko euskararako lotura hauek baliagarri izan daitezela.