Euskal Herriko lehen prentsa litografikoa.
Tolosa eta Donostiaren arteko hiriburutasunari buruzko eztabaida 1821. urte bukaeran Espaianiako Gorteen erabaki baten zain zegoen. Jakina denez, Foraltasuna indarrean zegoenean Gipuzkoak ez zuen hiribururik, Aldundia zegoen herrietan kokatzen baizen, tandakoetan bereziki- Azpeitia, Azkoitia, Donostia eta Tolosa- baina baita BB.NN. biltzen ziren beste 15 herrietan ere.
Tolosa 1820ko hamarkadan. Irudiaren iturria
Sistema liberala indarrean jartzeak hiriburua Donostian kokatzea ekarri zuen, bai frantziarren inbasioetan (1794-95 eta 1808-13), baita Hirurteko Liberalean (1820-23) ere. Baina azken garai honetan ez zen hartu behin betiko erabakia 1822ko urtarrilera arte eta, bitartean Tolosa hiriburutasunaren alde borrokatu zen, besteak beste, kokapen geografiko aproposagoa aldarrikatuz. Horretarako udalak Pedro Nolasco de Telleria arkitekto eta udal-errejidoreari probintziako mapa topografikoa egin zezan agindu zion, kopia litografikoak Gorteetara bidaltze arren.
Tolosan egindako litografia. Tolosako Udal Artxiboa
Kopia hauek egin ahal izateko Euskal Herriko lehen prentsa litografikoa eraiki zuten Tolosan, Parisen ikasitako Francisco Sandoval litografiagile portugesaren laguntzaz. Sandoval bera arduratu zen gainera mapa egiteko erabili zen harri litografikoa Hondarribian aurkitzeaz. Mapa honen 120 ale bidali ziren Madrileko Kongresura eta gobernura.
Diputatuen kongresoa. Madril.
Goza ezazu lehen euskal litografia hau, beste hogeita hamarretik gora euskal gaiko grabatu frantsesekin batera, “San Luisen Ehun Mila Semeak” erakusketa birtualean. Bertan jasotzen ditugu joan den urtean Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016 egitasmoaren barruan, “Bake ituna” proiektua osatzen zuen erakusketan erabilitako materialak.