"Euskal Herria: Paisaiak aldatzen" erakusketa zabaltzen dugu ostiralean, urriak 6.

2017/10/04
"Paisaia bizia, paisaien eraikuntza" Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dugun erakusketa hau, “mappingalbum.net” proiektua beraien argazkiekin elikatzeko ahalegina egin duten pertsonen elkarlan prozesuaren emaitza da. Gure proiektu digital berrian parte hartu duten lagunen lanak XIX. mendeko irudiekin parekatu ditugu, garaiko hainbat bidaiarien testu eta grabatu originalak gehituz.

Dagoeneko ezagutzen duzue "mappingalbum" proiektu digitala. Berari lotuta argazki lehiaketa bat antolatu genuen arestian eta jasotako emaitzekin antolatu dugu orain zabaltzen dugun erakusketa.

mapping

 Aurtengo "Ondarearen Europako Jardunaldiak" gaitzat "Paisaia Bizia, paisaien eraikuntza" hartu du eta guri ezin aproposagoa iruditu zaigu gure azken proiektu digitala osatzeko jaso ditugun materialak erabiltzea gure eskaintza osatzeko. Alegia, paisai nola aldatu den ikusteko XIX. mendeko grabatuak gaur egungo argazkiekin parekatzea.

Oiartzun

Oiartzun gaur

Oiartzun: George CARPENTER, 1857 / Orkatz ARBELAITZ, 2017.

"mappingalbum" proiektuan jasotako partaidetzaz gain, paiasaia hauei buruzko XIX. mendeko bidaiarien hainbat deskribapen eskaintzen ditugu gainera. Azkenik, beste hainbat garaiko grabatu original dastatzeko aukera duzue, datorren ostiralean, urriak 6, zabaltzen den erakusketa honetan. 2018ko urtarrilak 7ra arte duzue aukera Ormaiztegira etorri eta erakusketa hau disfrutatzeko.

 

"Euskal Herria: Paisaiak aldatzen" erakusketa zabaltzen dugu ostiralean, urriak 6.

T.L. HORNBROOK. "Ernani from the Astigaraga Road." 1838.