Euskal Diasporaren Eguna

2020/09/08
Eusko Jaurlaritzak Zumalakarregi Museoa hautatu du 2020ko Euskal Diasporaren eguna ospatzeko. “Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat” aldi baterako erakusketa izan da aukeratua, bertan XIX.mendeko euskal emigrazioa eta gaur egungo migrazio fenomenoak uztartzen baitira ispilu joku baten bitartez.

Jarduerak gaur arratsaldeko 16:00etan izan du hasiera Lehendakaria Museora iritsi denean. Covid-19aren aurkako neurri guztiak errespetatuz, Iñigo Urkulluk zuzendutako talde batek, erakusketaren komisario den Mikel Alberdik eginiko bisita gidatuaz gozatu ahal izan du. 

 

Jarraian ekitaldi instituzionala ospatzeko, plazara jo dute. Bertan, bideo bat proiektatuko da, eta, Ormaiztegin zegoen txistulariaren doinura dantzariak aritu dira Txile, Suitza, San Frantzisko, Salt Lake City, Buenos Aires, Mar del Plata, Cañuelas, Reno, Montevideo, Boise, Sydney eta Madrildik.

 

Ondoren Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena medio, Jose Kruz Gurrutxaga eta Miren Arrieta aktoreek Iparragirre eta bere emaztearen arteko elkarrizketa bat antzeztu dute.

 Anjela Kerexera eta Jose Mari Iparragirreren interpretazioa

Ekitaldi instituzionala Iñigo Urkullu lehendakariak munduko euskaldun guztiei zuzendutako hitzekin amaitu da. Gernikan kargua hartu ondoren Lehendakariak egin duen lehen ekitaldi publikoa izan da.

 

Informazio gehiagorako: Irekia

 

Euskal Diasporaren Eguna

2020eko Euskal Diasporaren egunerako kartela