Eugenio Ibarzabalen “Muñagorri, el conde y las condesas” liburuaren aurkezpena.

2025/03/26
Datorren apirilak 2an, arratsaldeko 18:30’tan, Eugenio Ibarzabal idazlearen azken liburua aurkeztuko du egileak Zumalakarregi Museoan.

Eugenio Ibarzabalek Jose Antonio Muñagorri eskribauaren bizitzan oinarritutako eleberria idatzi du. Manuel Jose Zabala Villafuertesko kondearen artxiboa sakonki aztertu du horretarako eta, honela, bera, bere emaztea eta Etxauzko kontesa, Muñagorrirekin batera, dira eleberri honen protagonistak.

Muñagorri Paz y Fueros

 Panorama español, cronica contemporanea. Madrid, 1845. Iturria.

Eugenio Ibarzabalek pertsonaia hauek bizitako gertaera tragikoen lekuko egiten gaitu eta hari narratibo bezala erabiltzen du, XVIII. mendetik Lehen Karlistaldiaren bukaerarainoko Euskal Herriaren historia kontatzeko.

Muñagorri. Azala

Liburuaren azala.

Zatozte datorren apirilak 2an Zumalakarregi museora Muñagorri, el conde y las condesas liburuaren egilearekin egingo dugun aurkezpenera. Aurrez izen ematea komeni da.