Esparterok txapela debekatu zuenekoa

2010/08/27
Baldomero Esparterok Lehen Karlistada garaian, 1838an, "convencido de los males que causa el uso de las boinas", txapelak debekatzea erabaki zuen.

Alboan duzuen dokumentuak jasotzen duen moduan, Baldomero Esparterok, 1838.eko azaroak 27an Logroñon hartutako erabakian, "desde la publicación del presente bando se prohibe el uso de las Boinas a toda clase de personas y estados así militares como paisanos."

Espartero eta txapela

 

Zigorrak ez ziren nolanahikoak. Lehenengo aldiz txapelakin harrapatutakoak 80 errial ordaindu behar zituen. Diru hori izan ezean: "sufrirán dos meses de prisión: duplo por la segunda y dos años de presidio por la tercera."

 Baldomero Espartero

Baldomero Espartero. ZM.

Esparteroren aginduak ez bide zuen arrakasta haundirik izan. Ikus bestela mende erdi beranduago Espainiako erreginak jasotako omenaldia:

 

Elosegi txapelen lantegia

"Elosegi jaunaren lantegiko atea apaintzen zuen txapelez egindako arkua." Iturria.

“Arkua hamaika koloreko txapelez zegoen eginda; gehienak gorriak ziren, euskal probintzien ideia liberalaren sinboloa baitziren, eta erdiko frontispizioan agur eta ongi etorriko legenda bat zegoen, euskaraz idatzita. Erreginak arreta handia jarri zuen txapel fabrikarako bisitan..."

Bide batez gogoratu oraindik bisitagarri dagoela Boinas La Encartada Museoan Balmasedan "Kapelak eta Kapelagintza garaikidea" erakusketa, Zumalakarregi Museoko materialak ere tartean.

 

Kapelak