Eskertza ekitaldia.
2024/12/05
Joan den larunbatean, azaroak 30, Lurdes Azpiazu eta Mikel Alberdi omendu zituen Ormaiztegiko udalak, San Andres festetako egitarauaren barruan.
Ormaiztegiko San Andres festetan udalak eskertza ekitaldi bat antolatzen du urtero. Aurtengoan Lurdes Azpiazu eta Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoko langileak izan dira, herriko kultur jardueretan egindako ekarpenagatik udalaren eskertza jaso dutenak. Izan ere, bi lagun hauek 35 urte daramatzate Ormaiztegin, Zumalakarregi Museoan lanean.
Eskertuak jasotako oroigarriarekin.
Museotik pozez jasotzen dugu gure lanaren errekonozimendua den udalaren esker ona.
Ekitaldiaren ikuspegia.
Eskerrik asko Ormaiztegi!