Emakumeak Scénarion
Pedro G. Romero "Scénario. ZORRAren Z" aldi baterako erakusketaren programazioaren barruan, Museoko "Artxiboko praktikak" proiektuaren barruan, familientzako tailer bat antolatu genuen.
Ohi den bezala, martxoan Museoak Emakumearen Nazioarteko Egunarekin zerikusia duten jarduerak antolatzen ditu, horietako asko Ormaiztegiko Udalarekin eta Ormaiztegiko lantalde ezberdinekin elkarlanean.
Martxoaren 8an, "Elkar ezagutuz" topaketa antolatu genuen Ormaiztegiko jubilatuekin eta udalarekin elkarlanean. Bertan museoak Pankrazia Ollo Mataren bizitza azaldu zuen gero partaide guztien arteko solasaldia sortuz txokolate eta pastak dastatzen genituen bitartean.
Martxoaren 8ko "Elkar ezagutuz" Ormaiztegiko Gizarte etxean
Martxoaren 14an, Museoak eta Udalak, Ormaiztegiko Emakume Sarearekin elkarlanean, herriko ostalaritza bizirik mantendu duten emakume batzuk omentzea erabaki zuten emakumeen arteko topaketa berezi baten bitartez. Topaketa bertan, Ormaiztegiko ostalaritzan jubilatu diren hainbat emakumeek herriko ostalaritzan izandako esperientziari buruzko testigantzak kontatu zizkiguten.
Omenaldian
Omendutako emakumeak
Emakumeen egunaren gaiari eutsiz, Zumalakarregi museoan "Emakumeak Scénarion" tailerra antolatu zuen Ormaiztegiko familientzat.
Tailerrean, “Scénario. ZORRAren Z” museoko aldi baterako erakusketa berrian emakumeak nola irudikatzen diren aztertu zituzten fitxa didaktiko bat erabiliz eta erakusketan bisita berezi bat eginez.
Erakusketan dauden panelak aztertzen
Erakusketaren paneletan dauden emakumeak bilatu genituen eta zertan ari ziren, nola zeuden irudikatuta eta nola zeuden jantzita aztertu genuen.
Tailerren erabili genuen fitxa didaktikoa
Bisita amaitu bezain laster ikertu genuenari eta bisitan atera genituen ondorioei buruz hausnartu genuen elkarrekin.
Solasean
Tailerra amaitzeko, erakusketan dauden filmen zati batzuk ikusi genituen fitxa didaktikoan eta solasaldian azaldu ziren galderak eta erantzunak kontutan izanda.
La Fête espagnole (1920) filma ikusten
José María Tuduriren Crónica de la Guerra Carlista (1872-1876) (1988) filma ikusten