XIX. mendeko emakume esploratzaileak

2021/03/05
XIX. mendean europarrak mundua esploratzera jo zuten. Tartean hainbat emakume aurki ditzakegu. "Le Tour du Monde" aldizkarian topatu ditugun hauek aurkeztera gatoz.

XIX. mende erdi aldera europarrak mundua esploratzeari ekin zioten. Mapak zuri zeuden lurraldeetan barrena murgildu ziren bidaiariak. Parisen Le Tour du Monde aldizkaria sortu zen 1860.ean, esploratzaile hauen kontakizunak jasotzeko.

Bertan, garaiko ikuspegi kolonial eta inperialista erabiliz, esploratzaile hauen testigantzak munduaren irudi zabala eskaintzen digute, gehienetan gizonezkoena. Baina izan ziren emakume esploratzaileak ere. Gaurkoan aurkezten duguna, aldizkari honetan aurkitu ditugun hainbat emakume dira. Emakume adoretsu hauen artean esan dezakegu gizon esploratzaileek erakusten ez diguten indigenekiko ikuspegi ulerberago bat aurkitu dugula, ausardi eta trebetasunez maila bereko espediziotan murgildu ziren arren.

Ida Pfeiffer

Ida Pfeiffer (Viena 1797 – 1858) da hautatu dugun lehena. Munduari bi bira eman zizkion emakume honek eta Berlin eta Pariseko Geografia Elkarteetan onartutako lehen emakumea izan zen. Pertsonaia honen inguruko bideoa ikusteko: (klik egin hemen).

Lisa Barbier CRISTIANI

Bigarrena Lisa Barbier Cristiani (Paris 1827- Tobolsk 1853) musikaria da. Bere biolontxeloa lagun, Siberian zehar 20.000 km. korritu zituen. Sekula musikari profesional batek jo ez zuen lekutan zabaldu zuen bere birtuosismoa. Siberiako Tobolsk hirian hil zen kolera izurritearen eraginez. Pertsonaia honen inguruko bideoa ikusteko: (klik egin hemen).

Alexandrine Tinné

Alexandrine Tinné (Haga 1835- Murzuk 1869) Sahara zeharkatzen saiatu zen lehen emakume europarra izan zen. Holandar familia aberatsekoa, hiru urtez Nilo ibaiaren iturrien bila ibilia zen, Speke eta Baker esploratzaileekin gurutzatuz. Bere azken esplorazio saioan hil zuen tuareg talde batek Libiako basmortuan.

Baker senar emazteak

Florence von Sass (Transylvania 1841- Devon 1916) esklabu merkatu batean erosi zuen bere senar bihurtuko zen Samuel Baker bidaiariak. Ostean bere esplorazio bidai nagusien ezinbesteko laguna izan zen, Nilo ibaiaren iturria aurkituz Alberto lakuan 1860ko hamarkadan, zein esklabu merkataritzaren aurkako kanpaina militarrean 1870.ean.

Emakume esploratzaile hauen berri izan nahi baduzue hona hemen informazio gehiago:

 

XIX. mendeko emakume esploratzaileak

Florence von Sass eta Samuel Baker Gondokoron