"Elena Tuduri eta Goikoetxeako ehun-ondarea" mahai ingurua Ormaiztegin.
Aldi baterako erakusketen aurretik ikerketa prozesu bat egoten da beti. Egun Zumalakarregi Museoan ikusgai dugun "Elena Tuduri. Erramuaren sekretua" erakusketak, gainera urrutitik datorren ikerketa prozesua eta hainbat zorioneko kontzidentzia biltzen ditu bere jaiotze bidean.
Zumalakarregi Museoko erakusketaren ikuspegia.
Datorren urriak 26ean, arratsaldeko 7etan Ormaiztegiko Kultur etxean, ikerketa hauen lotura eta zorioneko bat-etortzea ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako Albizturko Goikoetxeako artxiboa hainbat urtez ikertzen ari den Mikel Prieto izango dugu gurekin, bera izan baizen Elena Tuduriren lana eta Goikoetxearen arteko loturaz jabetu zena. Emilio Latorre bere amonaren XX.mende hasierako ikerlana argitaratu duena eta Ane Albisu eta Elur Ulibarrena euskal jantzien ondarean adituak ere parte hartuko dute solasaldian.
Albizturko Goikoetxea. Gotzon Aranbururen argazkia.
Gainera, erakusketa honen inguruko ekintzak azaroak 17an jarraituko dute, Elena Tuduriren biloba, Emilio Latorrek bere amonaren lanaren berri emango digu “Elena Tuduri en su entorno” izenburuko solasaldian.
Elena Tuduriren familia 1909.ean. Eskubitik bigarrena da bera. Tolosako Arrillaga e hijo-ren argazkia.
Albizturko Goikoetxean gordetako oihal bildumaren inguruan ere izango dugu beste solasaldi bat, euskal janzkeran aditua den Ane Albisurekin. “Elena Tuduri eta Goikoetxeako soinekoak” izenburuarekin azaroak 23an.
Goikoetxean aurkitutako soinekoetako bat. Elur Ulibarrenaren argazkia.
Beraz ondareari buruzko ikerketa hau bere protagonistekin ezagutu nahi duenak aukera aparta du Zumalakarregi Museoak antolatzen dituen mahai inguru eta solasaldi hauetan. Bide batez aldi baterako erakusketa ikusi gabe bazaudete ez ezazue parada galdu.