Elena Feillet eta "El Artista".

2015/04/01
Egun Zumalakarregi Museoan daukagun aldi baterako erakusketa osatzeko materialak aurkezteko ahaleginean jarraituz, hona hemen "El Artista" aldizkarian Elena Feilletek izandako partaidetza.

Esan daiteke El Artista aldizkaria Espainiar erromantizismoaren eredu nagusia izan zena. Eugenio de Ochoa idazleak eta Federico Madrazo pintoreak 1835.ean sortua, Parisen Achille Ricourtek argitaratutako L'Artiste aldizkariaren ildoa jarraitzen zuen, askotan lotsarik gabe kopiatuz.

Aldizkariaren lehenengo portada. Koldo Mitxelena Kulturunea.

Aldizkariaren lehenengo portada. Koldo Mitxelena Kulturunea.

 

Feillet familia, aita eta bi alabak Madrilera 1829an joan ziren, Jose de Madrazok Pierre Jacques Feillet Prado Museoko koadroen kopiak litografiatzeko deitu zuenean. Bost urtez lan egin zuen aitak Real Establecimiento Litográfico deitutakoan, besteak beste, Colección de los cuadros del Rey de España izeneko bildumarako Velazquez, Tiziano edota Rubensen lanak litografiatzen.

 

Hélène Feilletek ere bere lehenengo lanak erakunde honetarako egin zituen alboan duzuen hau, esaterako:

Helena FEILLET. "Mª. Cristina de Borbón Reyna de España en hábito de carmelita" Real Establecimiento Litográfico.

Baina Hélènek Madrilen harreman interesgarriak lotu zituen, izan ere 1835. urtearen hasieran jaiotako El Artista aldizkarian parte hartu baizuen.

Elena FEILLET. "La canción del pirata". Madril, 1835. KMK.

Adin bateko irakurleari etorriko zitzaion burura Esproncedaren olerkia eta hala da. Espainiako erromantizismoaren ikur bihurtu zen egilearen lan ospetsuena ilustratzeko Elena -orain bai- Feillet hautatu baizuten.

 

Beste lau lan argitaratu zituen Elenak aldizkarian, hiru Eugenio de Ochoaren olerkiak ilustratzeko, bestea, berriro Esproncedaren bat laguntzeko.  Ochoaren "A un niño" deitutakoarentzat.

Elena FEILLET. "Una madre". Madril. 1835. KMK.

 

 "A Grecia" olerkiarentzat

 

 Elena FEILLET. "Un griego". Madril, 1835. KMK.

 

Esproncedaren "El Pelayo" olerkiarentzat

 Elena FEILLET. "Interior del Harem". Madril, 1835. KMK.

 

Eugenio de Ochoaren "El Monasterio"

Elena FEILLET. "El Monasterio". Madril, 1835. KMK.

 

Garaiz zaudete Hélène Feillet eta bere ahizpa Blanchen lanak dastatzeko, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan.