XIX. mendeko eleganteen bilkuraren X. urteurrena

2023/12/01
Pasa den hilaren 25ean, XIX. mendeko eleganteen bilkuraren X. urteurrena ospatu genuen. Bilkura hau 1993tik herrian ospatzen den Ormaiztegiko Elegante egunaren barruan ospatzen da.

"XIX. mendeko eleganteen bilkura" museoaren ekimena da, parte-hartze prozesu aktiboa, non herritarrak gonbidatzen ditugun XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Ormaiztegiko bainuetxearen zerbitzuez gozatu zuten pertsonen itxura hartzera janzkeraren bidez.2013ko tailerra2013an Eleganteen bilkuraren aurreneko edizioaren jantziak josten 

Aurreko edizioetan zehar, bainuetxe zaharraren memoriarekin lotutako hainbat jarduera antolatu ditugu. Urteurren honetarako, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, eta "Ondare bizia" lelopean, ebaketa eta jantzigintzako tailerrak antolatu genituen joan den urrian. Jesusa Arratibel Dorronsororen XX. mende hasierako ezkontzako soinekoaren patroiak erabiliz jantzi berriak sortzeko aukera ematea zen helburua. Soinekoa MusealiaK 9. ekimeneko protagonista izan zena. 

Leire Santillán diseinatzaileak egindako soinekoaren patroiei eta soinekoaren tailei esker, soinekoa birsortzeko aukera eman dugu.

 

Jantziaren patroiak

Jantzigintzako tailerretan erabilitako patroiak

Goierri Irrati Telebistak tailerrei buruzko erreportaia egin zuen. 

Tailerreko 4 saio horien emaitzak Eleganteen bilkuraren 10. edizioan estreinatu ziren. Jantzigintzako tailerren laburpena ikusentzunezko batean jaso dugu.

Jantzi berrien argazkia

Jantzigintza tailerrean edizio honetarako prestatutako jatorrizko soinekoaren (manikian) birsorkuntzak

XIX. mendeko eleganteen bilkuraren egitaraua goizeko 12:00tan hasi zen. Eleganteak museoan bertan bildu ginen. 

Eleganteak museoan

Bilkurako partaideak museo aurrean

Herria dotore apaintzeko urteroko Garaiko autoen eta txirrinduen erakusketa jarri zuen Garaiko kotxeen elkarteak.

Autoen erakusketaAutoen erakusketa

Aurreko edizioetan bezala, Garaiko kotxeen elkartean garaiko kotxeak eta txirrinduak ikusgai ipini zituen.

Taldeko argazkia

XIX. mendeko Eleganteen bilkurako partaideak eliza atarian

Oraingo honetan Iraultza dantza taldeak parte hartu du Errenteriako Jantziaren zentroaren izenean.

Jantziaren zentroko taldea

Iraultza dantza taldeko kideak paseoan

Itxasne Artetxe ere bertan izan dugu, errekreazio historikoekin lotura handia duen pertsona, Sare Sozialetan ezagunagoa "Belle Djamila" izenarekin. 

Itxasne erakusketan

Itxasne garaiko autoan ondoan

Aurtengo beste berrikuntzetako bat pasealekuaren ibilbidea luzatzea izan da, eta, horrela, hura ikusteko aukera handiagoa izatea.

Jantzi berriak paseonPaseoren argazkiakAngel Elorza argazkialriak egindako paseoaren argazki ederrak

Ibilaldia elizatik abiatu zen eta Berjaldegi auzotik igarotzean Burrunbazale txarangak girotutako lehenengo dantzaldiaz gozatu genuen.

Eleganteak dantzatzen

Bigarren geldialdia Eskola Zaharrean izan zen. Bertan elkarrekin solas egiteko aukera aprobetxatu genuen.

Solasean

Azken edizioetan bezala, Balu, nazioarteko proiekzioa duen tokiko artistak 2021ean egindako graffitiaren aurrean hilezkortu zuen parte-hartzaile taldeak. Egileak XX. mende hasierako bi argazki erreproduzitu ditu. Alde batetik, desagertutako bainuetxearen argazkia eta, bestetik, Ormaiztegiko apapeadero zaharra.

Taldeko argazkia

XIX. mendeko trenzubiaren azpian dagoen bainuetxe zaharraren ingururaino jarraitu genuen ibilbidea, ur sulfurosozko iturria kontserbatzen den tokiraino.

Paseoren amaieraPaseoaren amaiera

Arratsaldeko 14:30tan Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanbladak antolatutako herriko Eleganteen bazkaria izan genuen.

Bazkaltzen

 Arratsaldean museoak umeentzako tailerra antolatu zuen etxeko gaztetxoentzako. Eguna amaitzeko 18:00tan txokolate beroa bolatu eta bizkotxoekin eskaini zituen desagertutako bainuetxean egiten zen modu berean.

Museoko langileak txokolatea zerbitzatzen

Goierri Irrati Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu