El cañón Krupp

2011/08/17 karikaturak
Bartzelonan agertutako aldizkaria, astero argitaratzeko asmoz jaioa, 1874ko apiriletik irailera 20 ale jarri zituen kalean. Errepublikazale amorratua, lehenengo aletik argi utzi zuen bere asmoa, lumak eta lapitzak erabiliz “Karlistei koartelik gabeko gerra kupidagabea egin nahi diegu”

Sarean XIX. mendeko materialen bila jarraitzen dugu. Honakoan Kataluniako Liburutegiak eskaintzen digun zerbitzu zabalean egun argitaratzen ez diren aldizkari bilduma osoak biltzen dituen ARCA aurkitu dugu, alegia, Arxiu de Revistes Catalanes Antigues. Bertan, besteak beste, Bartzelonan 1874.ean argitaratutako “El cañón Krupp” aldizkaria osorik eskaintzen da.

 

Cañon Krupp I

Lehenengo alearen azala

Lehenengo aletik irudi serioak eta karikaturak uztartu zituen aldizkariak, beti ere karlisten aurkako ideiak zabalduz.

 

emakume lumaztatuak


Irudi guztien egilea Tomás Padró ilustratzaile bartzelonarra izan zen. Garaiko estimatuenetakoa, aldizkari ugaritan argitaratu zituen bere lanak, hala nola, “L’Illustration”, “Le Monde Illustré” edo “La Ilustración española y americana”. Gurean azpimarratzekoak dira Mañé i Flaquer egilearen “El oasis. Viaje al país de los Fueros” lanerako egin zituen ilustrazioak.

 

Oasis

Liburuaren portada Padrórena da. Iturria.

 

El cañón Krupp aldizkarian Bigarren Karlistadan gertatutako zenbait bitxikeri aurki ditzakegu , alboan doan Prusiako armadak karlisten aurka emandako erasoarena, esaterako.

 

Armada prusiarra

 

 

Baina Tomas Padróren lanaren alde ezagunena karikaturak izan ziren. "El cañón Krupp"-en bezala bere karikaturak "La Campana de Gracia", "L'Esquella de la Torratxa" eta, batez ere "La Flaca" aldizkaritan agertu ziren, batzutan inspirazio beretsuakin.

 

madeja política

"La Madeja política" aldizkarian 1875ko otsailean argitaratua.

"El cañón Krupp" aldizkariak bizitza motza izan zuen. 1874ko irailak 24.ean argitaratutako 20. alean gobernuak jarritako trabak aipatzen dira itxieraren arrazoitzat. Dena den, hor utzi zituen garaiko ilustrazioaren zenbait harri bitxi.

 

hordas salvajes